Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joka ari zitzaizkion, zakur-hotsa entzun zutenean, eta tiroak eta oihuak atzetik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.
Aterkiarekin joka hasi zitzaion ama. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.
Joka hasi zait ipurdian. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 33. orr.
Edalontziak elkarri botaka, elkarren muturrak joka eta elkar lurrera botaka amaitu zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.
Afalondo batean, Ximurrarekin joka lotzeko puntuan egon zen Charly. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.
Arropa zikina hartu, eta lixiba-harriaren kontra lehen baino gogorrago hasi ziren joka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 25. orr.
Iristen naiz ateraino eta, luzaro joka eta deika jardun ondoren, badator anaia eta galdetzen du: […]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 130. orr.
Haizea indarrez hasi zen, ipurdantzari, mendebaletik, izenik gabeko lurralde luzetik joka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Kanpoan ekaitza joka eta joka ari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.
Nire ohorez joka hasi zen Skettyko eliz kanpaia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.
Su kanpaiak joka hasi ziren elizan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 40. orr.
Joka ari zen telefonoa. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 48. orr.
Itsua, berez barrenetik sortzen zitzaion soinua joka hasi zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
Ez al da alferrikakoa horma baten kontra joka aritzea? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 214. orr.
· Etxera ailegatu nintzenean, eskuorri batzuei begira zeuden gurasoak, eta kalkulagailuari joka. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 49. orr.
Goizetik euri ttanttak etengabe ari ziren leihoari joka. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 37. orr.
Danba! danba! danba!, ateari joka hasten naiz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 112. orr.
Iguzkia aurpegiei joka. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 134. orr.
Denek, bular joka, beren buruak salatzen zituzten, esanez: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 588. orr.
Mutur-joka hasi da garailearekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.
Uretan ostiko joka ari zela, esan nion: [...]. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.
Mikelete talde bat azaldu zen errepidean, lasterka eta tiro joka, eta Apaizaren jendea erretiratzen hasi zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.
Ate joka hasi zen bizilagunen etxeetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.
Mahai gainean kolpetxo joka hasi zen, eta bere artean kantari. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 143. orr.
Haren hatzak danbor joka ari dira jatetxeko mahaiaren gainean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.
Nik ez entzuna egin nion, eta txistu joka jarraitu nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.
Zoko batean txistu joka ari zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.
Txalo joka hartu gintuzten denek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.
Mukizu bat zen, 15 urte gazteagoa, adar joka ari zitzaiona. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 69. orr.
Batzuetan sentimendu horiek guztiak elkar joka hasiko zitzaizkidan barrenean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.
Joka-partida polit baten ikusle bilakatzeko esperantzan, gainerako ikasleok pilatzen hasiak ginen, bi borrokarigaien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.
Charlie artean kanpai joka eta iufika aditu nezakeen behean, danga eta danga artean, eta aise irudika nezakeen kanpai-sokatik zintzilikaturik, airean zinbulu-zanbuluka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 87. orr.
Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 114. orr.
Gutxien espero nuenean, eskua luzatu eta kanpaijoka hasten zitzaidan, niri halako zirrara berezia sortuz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 117. orr.
Zakila gogor-gogorra neukan eta tentazio handia zen hari heldu eta kanpai joka hastea. Aitor Arana «Onan», 2000 - 105. orr.
adar joka (12); ate joka (136); atean joka (5); ateari joka (6); biolina joka (8); bizkarrean joka (3); bular joka (11); buru joka (3); danbor joka (3); elkar joka (29); elkarri joka (4); hasi zen joka (4); joka agertu (3); joka ari (80); joka ari zela (4); joka aritu (15); joka ekin (4); joka entzuten (4); joka erabili (3); joka hasi (84); joka ibili (4); joka jarraitu (7); joka jarraitzen (4); joka segitu (4); joka segitzen (5); kanpai joka (4); kanpaia joka (4); kanpaiak joka (6); lurra joka (5); musika joka (6); mutur joka (29); mutur joka aritu (4); mutur joka hasi (3); mutur joka hasteko (3); ostiko joka (3); sakela telefonoa joka (3); telefonoa joka (15); telefonoa joka hasi (9); txalo joka (5); txirrina joka (7); txistu joka (10)