Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horiek biak elgarri eskuz lotuak dira eta denbora berean daramate bedera "zarpila" deitu jogailu bat, nehor ez dadin hurbil haien buluztera edo biluztera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
Piztu din jogailua, eta hik berehala ezagutu dun kanta. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 38. orr.
Anaiaren jo-gailua ere piztu nuen, [...] bakartasunaren zama arindu beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.
Mahaiaren gainean ontzi bat iratze landare batekin, zilarreria bere kaxan sartuta eta disko-jogailu bat. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.
Disko jogailu bati halako musika karrankaria zerion eta Hamida txunditu ez ezik, gaitzitu ere egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.
Disko-jogailuaren altabozak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 211. orr.
Garraioa errazteko, disko-jogailuaren ordez grabagailua aukeratu zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.
Alberto, berriro ere, dorrearen ondoan zegoen, disko-jogailuan beste lp bat ipintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 131. orr.
Azken aldian disko-jogailuan jartzen genituen kanten artetik Margaren gustukoena aukeratzeko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 220. orr.
· CD-jogailurik gabe zaila izango zaik gaur egungo musika zertan den jarraitzea, ezta? Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 132. orr.
Aitak, sarritan, etxeko musika-jogailuan ipintzen zuen Txaikovskiren vals magiko baten zurrunbiloan zegoela iruditu zitzaion tupustean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 59. orr.
disko jogailu (7); disko jogailua (4); disko jogailuan (5)