Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joera 1 iz norbait edo zerbait bide jakin batetik jotzera, bilakaera jakin bat izatera, molde jakin batez aritzera daraman zera. ik jokera.

Orain, berriz, joera aldatu da eta ikasleen kopurua beherantz doa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 112. orr.

Baina joera hura ez zen gailendu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Petrolioaren prezioaren azken joera ikusirik.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Badira joera hau apurtzen duten salbuespenak ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.

Baina joerak hausteko neurriak hartu behar dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Animaliekin hitz egiteko joera areagotu egin ohi du bakardadeak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.

Bi eskola edo joera bereiz daitezke horien artean.  Berria - Kultura   2006-04-12

Oinarrizko gizarte-elkartasun baten aldeko joera gaur desagertuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Batzuetan krepeak egiteko joerak ematen zion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 73. orr.

Ez zuen ikustaldiak egiteko joerarik, ez zuen maizterrengana joateko usadiorik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Zergak beheratzeko joera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Ikusleak zentro huts hori berriro automatikoki betetzeko joera duenez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Pintura modernoak espazioaren ikusmolde "topologikoago" bat irudikatzeko joera izango du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Itsasoko uretan oxigeno gehiago dagoenez, zelulan sartzeko joera du oxigenoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Denborak, gauzak ahaztarazteaz gain, haiek nahasteko eta apaintzeko joera du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.

Beti zuka hitz egiteko bere joera hura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 94. orr.

Joera guztietako hautagaiak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.

XIX. mendeko azken hamarkadetan, mota eta joera guztietako iraultzaile talde txikiak zeuden Errusian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

2 (izenondoekin)

Jazz kritikariek ere jazz hutsa baino ez zuten aintzat hartzen, mainstream (joera nagusia) diotena.  Berria - Kultura   2004-03-10

Zakur honek badu joera makur bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.

Obsesioa ez da urteekin hobera egiten duen joera psikologikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

Lotsagabetasunetik jaiotzen dira joera lizunak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 239. orr.

Zuen amaren joera gizonzale neurrigabe horrek.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.

Beti izan zuen halako joera depresibo bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 16. orr.

Horietako % 3k (guztira 3.552.000) joera pederastak dituztela onartu dute.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Itzulinguruka ibili gabe: zure senarrak joera homosexualak ditu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.

Beren joera gaiztoei jarraitu diete setati.  Elizen arteko biblia   Jr 11,8

Sintesi hori berez gertatu ohi da, joera mekaniko bati esker.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 219. orr.

XX. mende hasierako joera garbizaleak ez ziren iritsi Eibarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 225. orr.

Burtsa indizeak joera argirik ez zuen izan.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Kulturan gertatzen ari diren homogeneizazio joera kezkagarriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 220. orr.

Halako egoeretan, joera menderaezin bat izaten da hitz-joko eta jolasetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Giza izaerak berez munduarekin bat egiteko duen joera panteista.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Pinturako joera puntillista.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Hiru joera handitan jaso daitezke hainbat eta hainbat autore eta pentsamendu eskola desberdinen ekarpenak: joera liberala, joera marxista eta joera keynesiarra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Patrikek baditek berezko joera irensle bat, zulo beltzen pareko halako indar desagerrarazle bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

3 (izenlagunekin)

Gizatalde guztiek zikoizkeriarako edo eskuzabaltasunerako berezko joera dute, estatistikoki oso antzera banatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.

Neurri batean, bazuen komunistenganako joera, eta nik hura ezin jasan, baita mistikoenganakoa ere: alegia, histerikoenganakoa, nik esango nukeenez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.

2001eko irailaren 11ko atentatuek, ordea, kontrako joera eragin dute nazioartekoan.  Berria - Mundua   2006-01-22

Karga positiboa dutenak gorako joera dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

Energiaren prezioa eragiten ari da batez ere goranzko joera.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Irudikapen-artearen muturreko bi joera edo polo.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

Askotan ohargabeko joera da hau.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 51. orr.

Garraioen kostuaren beheranzko joera eta trukeen liberalizazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Hamarraldi horretako pinturako garrantzizko joera guztiak espresionismoaren barruan kokatu ziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Baina ez zuen galtzen ameskeriarako joera hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 148. orr.

Ez dut inoiz baserrirako joerarik izan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

Okerrerako joera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Marxismoaren dogmatizazio eta teologizaziorako joera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

Gizakiak berezkoa al du indibidualismorako joera? I Halaber, dirua aurrezturik dutenentzat, kontsumorako joera sustatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 76. orr.

Abenturarako joera ezin neurtuzkoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

Idealizaziorako eta oroiminerako joera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

Esan genezake aldi berean bi muturretarako joera dagoela Euskal Herrian.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joera-aldaketa nagusitua zen orain: ahalmen indartuen nahiz jende dohaintsuen egiturak behar ziren arakatu, eta dohain horiek garunean zer oinarri duten aztertu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

Bilera hori garrantzitsua da joera aldaketa bat adierazen duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

1979an joera aldaketa sumatzen hasi zen, ordea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Ekonomiaren «susperraldia hiru hilean behingo joera-azterketan» oinarritu dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza joera naturala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Militarismoaren suizidio-joera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

Eskizofrenia joera edo.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 143. orr.

Ez zion inoiz antzeman berarekiko arbuio joerarik, are gutxiago gorroto jarrerarik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 228. orr.

Zientifikoki frogatua dagoela sexu joera hori inondik ere ez dela normala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 129. orr.

Adin edo sexu joera jakin batekoak direlako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Kulturan gertatzen ari diren homogeneizazio joera kezkagarriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 220. orr.

Afektibitatezko (ukimenezko edo ikusmenezko) sentipen-joera nagusi batekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Pentsamendu joera edo ikuspegi desberdinei loturikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Poetak eta eleberrigileak, orduko literatura-joera nagusiaren ordezkari, beren buruaz mintzatzen hasi ziren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

Bertutean badela barruko ekintza-joera bat, hau da, onerako joera eta isuri bat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Euskararen ahoskabetze joera ahultzen ari dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

Beharrezkoa da murrizte-joera horri amaiera ematea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 209. orr.

Tiradizo edo eragin-joera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.

Ez nuen sekula ulertu izan Estepanen santujale joera hura.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 66. orr.

Adi egun osoko eta batik bat gaueko haize joerari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 98. orr.

6 joateko grina.

Gerraostean ere Urolarako joera handia zeukan Jazintok.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 23. orr.

Gizon modernoaren Himalayarako joera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 184. orr.

Eta ez dut aditu zaharra, Aranazko "San Joan Xar" izeneko iturri sonatura, [ijitoek] joera handia zutelakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

-Osteguneko kontzertuan jende-joera hobea izan zen, baina Kearney andreak berehalaxe ikusi zuen sasisarreraz beterik zegoela aretoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 205. orr.

Urriko arratsalde horretan, jende-joera handiko bi kaleren gurutzegunean zegoela, kalezuloko prostituzio-etxe-ra joatea erabaki zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus