Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joder interj adkor kexa edo harridura adierazten duen hitza.

-Joder -kexatu zen-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 80. orr.

Joder, txo!  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 88. orr.

-Joder, Karlos!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 37. orr.

-Joder, Charly, hi ere hasiko haiz horrekin talakan?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.

-Joder, neska, zurekin ez dago ezer egiterik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.

-Joder, zenbat dakizun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.

-Ez, joder!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 73. orr.

-Ezetz, joder!     «Bizia lo», 2003 - 83. orr.

-Egia da, joder...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

-Itxi atea, joder!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

Eta agian, joder, latzena zen agian piztia izan zela bere bizitza osoan ohartu ere egin gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.

-Itzel joder, itzel.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.

Ez dinat ezer ulertzen, joder, ez dinat ezer ulertzen!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

-Utzidak bakean, joder! min egiten didak!     «Bizia lo», 2003 - 85. orr.

Oso ederrak dira eta joder! ez dakizu zelan egiten duten larrutan!  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 36. orr.

Amonarentzat al da? joder, Bela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 23. orr.

-Peio, baietz, ez esan ez nauzula ezagutzen, joder.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 124. orr.

Ostiak jasotzeko egina dun, ahalik eta baketa kolperik gogorrenak jasotzeko egina, joder.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Txintik esan gabe horrela begira jarraitzen badu... joder!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus