Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jockey1 iz zaldi lasterketetako zaldizko profesionala.
Zaldiak edo jockeyak. Berria - Kirola 2004-11-14
Jockey bezala ez haut ikusten -erabaki zuen osabak-, baina hik zer uste duk dela zaldia? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.
Benetako jockeyak ziren informazio ehizaren steeple-chase honetan; hesien gainetik jauzi egiten zuten, ibaiak zeharkatzen, oztopoak gainditzen, zaldi odol-garbiaren adore paregabeaz, zeina "aurren-aurrena iritsi edo hil" lehiatzen baita lasterketan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.