Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joarazi, joaraz, joarazten 1 du ad jotzera behartu.

Gizonezkoa etxera iritsi eta bikotekidea erasotzen hasi zen: burua heldu eta horma baten kontra joarazi zuen. Itsaso zakarrak hondoko lohiak mugitzen ahal ditu, eta kalitate txarrekotzat joarazi hondartza bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Arrazoiaren etengabeko kronologia honen lekuan -zeinak helezina den jatorrira, irekiera fundatzailera, joarazten gaituen- agertzen dira batzuetan laburrak diren eskalak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Funtzioaren aldaketa infinituki txiki baten eta aldagaiari zegokionaren arteko erlazioa kalkulatuz, besterik gabe; eta, ondoren, azken horri 0rantz joaraziz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 363. orr.

Giza arrazari aurrera joarazten dion eragile nagusia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 29. orr.

Sarea zabaldu didate bidean, niri lur joarazteko.  Elizen arteko biblia   Sal 57,7

Sekula gizonik maitatuko ez zuela zin egin omen zion bere buruari, nebak, gazteago izan arren, borrokarakoan bizkarrez lurra joarazi ziolako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 276. orr.

Esan dizut, gizagaixo hutsa da, eta ez diot hondoa joarazi nahi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 230. orr.

2 (musikan eta kidekoetan)

Kanpaiak luzaz joaraziz. Aragornek tronpetak joarazi zituen, eta heraldoek hitz egin zuten: [...].  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 316. orr.

Musika-bandaren bat eskura eduki izan balu, pieza bat joaraziko zion Matildek, Matiasi harrera egiteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 43. orr.

Rendez-vous des Cheminots ostatuaz mintzatu natzaio, pianoan joarazten dudan ragtime zaharraz, horrek ematen didan zorion arraroaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 246. orr.

Nozdriovek, biraderari eraginik, mazurka baten doinua joarazi zion gonbidatuen aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

Urdai saltzaile ederra ikusteak txunditu egiten zuen, bozkariozko txaloak joarazten zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

Ortzitik trumoia joarazi zuen Jaunak, deiadar egin Goi-goikoak.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hondoa joarazi (3); lur joarazi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus