Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
joankor izond joateko joera duena, igarokorra.
Egia da joankorra dela mundu honetako loria. Herria 2005-11-24
Galera, zapuzte eta etsi-behar baten umeak gara: haurtzaro beti-joankor, gaztetasun beti-iheskor, amodio beti-galkorraren, lehenbiziko egunsenti itzalik gabeko haren, paradisuaren edo auskalo zeren galerak ekarri gaitu gure izatera, noizbaiteko geure onetik orain hauetako ondoezetara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.