Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joanaldi iz joatea.

Hau idazten ari naizenean pare bat aste joan dira nere azkeneko joanalditik edo, hobeki esanda, abialditik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 263. orr.

Bizikletaz egiten zituen bidaiak, eta joanaldi bakoitzean, zakukada handi batekin edo birekin itzultzen zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

[Lizentzia] haietako bakar bat ere ez zuen uzten bere ama zaharrarengana bisita egin gabe, nahiz milaka verstako joanaldia egin behar izan, nahiz neguak bidea gaiztatu eta eragotzi erabat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Goizeko bostetan jaikitzea; ibili beharra; autobusa hartzeko, kalean lasterka egin beharra; berrogei minutuko joanaldi hura; laugarren herrira iristea; fabrikako hormen artean sartzea.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 20. orr.

Eskola-umeon joanaldi zalapartaria.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.

Euskaldun gazteagoak, azken joanaldiko errefuxiatuak, tabernara bildu dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.

Diruak dakar beste guztia: autoa, pisua, eskiatzera joanaldiak, arropak, ezkontzak, bataioak...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus