Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirugarren joaldian kale egin nuen, bolak ez zuen-eta nik nahi nuen beste indarrik hartu bandaren kontra jotzean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Lehenengo joaldian lurreratzen badut. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.
Banaka zein taldekako joaldien ondorioz hiltzeraino kolpatu eta jadanik panpina dislokatua bihurturiko mutikoa hagetan iltzatu zuten, gizagaixoaren oihu eta auhenei elkor. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.
Ardo zuriari beste jotaldi bat egin nion. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 143. orr.
Eten egin zuen joaldia Mentxuk eta pianoaren estalkia itxi zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 91. orr.
Orkestraren joaldi landua. Berria - Kultura 2006-01-31
Egun San Petersburg-eko Philarmonic Halleko titularra eta Nizhnii Novgorod-eko Kontserbatorioko irakaslea eta kontzertista ona dena etorri zaigu joaldi interesgarria ematera. Berria - Kultura 2004-09-28
Barber-ren Medea-ren jazz oihartzun sentsual eta koloretsuekin bukatu zuen EOSek bere harrerako joaldi arrakastatsua. Berria - Kultura 2004-10-06
Joaldi ederra eskaini ziguten BOSek eta errusiar biek, Alexeiev zuzendariak eta Ierokin pianistak. Berria - Kultura 2004-03-28
Txirrinaren lehen joaldia hastean hartu zuen telefonoa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 90. orr.
Gero erlojuaren joaldiak iristen zaizkik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.
Herrien biltzea, bozkariozko kantuak, kanpaien joaldi arranditsua, malkoen isuri oparoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.
Ez baitu ordean barkatu Gonzalezek, joaldi ederrik egin dute biek eta 12-13 ginuen iparraldekoa. Herria 2003-10-23
Ba nik izango neuke joaldi bat neska horrekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 154. orr.
Alutik ematen dionaren joaldi lizunek, ipurditik ematen dionaren estasia leher dezatela, eta horrela, gizon bien haziz blai eginik, neskak berea isur dezala, plazerez hiltzen den bitartean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.
Tronpeta joaldi batek bere nota argiak jaregiten zituen nagusi zen harmoniaren erdian, orkestraren akordeekin nahasita. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Tronpeta-joaldi luzea entzun zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 285. orr.
Virgiliak biola-joaldi batez sua itzuli zion maitaleari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.
Tarteka eliza erromatar baten ezkila-joaldiak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.
Turuta-joaldi bat eta bi kanoi-danbada. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.
Telefonoaren txirrin joaldiak moztu egin ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.
· Larru joaldiak eskatzen zuen epearen luzeran. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.
Gero aholkatu nion […] egunero hiruzpalau kanpai-joaldi egiteko gizontzearren, eta hori eginda litekeena zela ez izatea hain maritxua. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.
Arrazoi beragatik onartzen zuen, dirudienez, fraile bati kanpai-joaldi bat edo beste egitea, hala bereganatuko zuelakoan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.
kanpai joaldi (6); kanpai joaldi bat (4); tronpeta joaldi (3)