Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joaera (orobat joaira, joanera eta joakera) 1 iz joatea. ik joaira1.

Eta eten egin nuen joaera edo etorrera hura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Etorrerako bidea joanerakoaren alderantzizkoa da.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 353. orr.

Bospasei guztira, joairak eta etorrerak barne.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 18. orr.

Zein-ere luzea den zure joaera eta egonaldia, lehentxeago edo geroxeago jakiteratuko zara urrutieneko hemen haietan ere 2 ardi eta 2 ahari 4 buru direla, jaioak hiltzea zor duela eta hilak bakea, hartuak emana duela berekin eta emanak kendua, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Kooperatiben zorroztasun kualitatiboari eusten zaio, baina egia da beheranzko joaera nabarmena duela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 184. orr.

Nire joaneraren arrazoi sendo bat eman behar zieat, berehala onartuko duten arrazoi bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.

Gorputzak ezin baitu arimaren joakera kirats higuingarrian usteldu gabe jasan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 199. orr.

Saio franko kaotikoa bere joanera formalean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 139. orr.

2 joera.

Irudimenezko hautematea oinarritzeko joaera duenarentzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.

Abstentzio aktiboaren aldeko jarrera hartzea erabaki zuen, Espainia eta Frantziako instituzioetatik aldentzeko joaera bat nabarmentzeko helburuarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus