Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jito1 1 iz urak edo haizeak nora gabe bultzatzen duen gauzaren ibilera.

Izotz pusken jitoa ere aldekoa zuten, aurrerago oztopo gaindiezina eratzen ez bazuen, behinik behin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

2 jitoan

Itsasontzia, beraz, Gustavo konturatzeke, jitoan zihoan kostalderaino. amarrak hautsi eta jitoan doan itsasontzian bezala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Jendearen ustea da itsasora erori eta jitoan gelditzen den oro, biziduna nahiz bizigabea, hondartza horietako batean agertzen dela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.

Itsaso hari, inoiz jitoan azaldu zitzaien yate kanadar batek izena emana zion hari, Mateo Taboadaren Itsasoa esan zioten geroztik gure herriko marinelek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.

Portuaren sarrerako uretan txalupa txiki bat ikusten zen, hutsik eta uhinek jitoan kulunkatzen zutela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

Izotz puska bakanak, jitoan ibaian behera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Errekak jitoan zeroan gorpua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 30. orr.

Jitoan dagoen kea metatu zaigu gainean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.

· hed/irud Jitoan nenbilen, galduta, eta Egunkaria-ko kontratua sinatu nuenean izar gidari bat atxiki nuela uste izan nuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

Itakarik gabeko Ulisses baten gisan, jitoan. pitin bat edana inoiz, bere burua etxera garraiatu nahi baina norabiderik aurkitu ezinik, jitoan edo nora ezean..  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus