Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jite1 1 iz ipar izaera; jaidura.

Zer nahi duzu, ez dute gure jitea; manatu izan balitzaiote, batek ere ez zuen gibelera eginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

Jitea halakoa baitzuen eta jitea ez baita bortxatu behar, Bettirik kanpoan egiten ez zuena bere etxe xokoan [...] egiten zuen, astiz eta asmoz, luma eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 104. orr.

Ene ahizpa duk Elixabet eta maite diat segurki baina ez diagu jite bera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.

Beude paristarrak Parisen...! ez ditek batere hemengo jendearen jite bera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.

Zer gisetara ezagutzen ahal den bakoitzaren jitea eta zer ikasketa motari norbaitek hobe luken lotzea, agertzen duen jite horren arabera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.

Zaldiak ezagutu ditut eta Santxori esker ikasi dut zaldien jite berezia, nola manatzen diren, baina nola lehenik haietaz onartua izan behar den.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 171. orr.

2 (izenondoekin)

Fede handiko eta jite nasaieko gizona ginuela Etienne Salaberry.  Herria   2003-10-30

Hire jite onak pozten nau; ez dira jabe guziak hain gogotsu agertzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

Jainkoak populu bakoitxari eman dio bere jite berezia, bere nortasuna.  Herria   2003-09-04

Jite aberatsa zuen eta lagunkina zen.  Herria   2003-03-17

Jite handiko koregrafoa dugu Pantxika Telleria, ixila bezain sotila.  Herria   2005-05-26

Egun hartan Irfan Karakaz, jite kurdiarreko turkiarra, oinak eta eskuak estekan eraman zuten hegazkin batetara.  Herria   2005-03-10

Bizi daitezen beren jite propioaren arabera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 445. orr.

3 jitez

Bortitza zen jitez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 160. orr.

Nitan dagoen abere xutituak baitaki sortzez eta jitez mugimenduaren berri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Bainan egia da jitez independientea zela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 117. orr.

Gizona jitez egiazko isiltasunaz beldur baita.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 73. orr.

Bere jitez, bere bihotzeko behar batez, oren osoak iragaiten zituen bakarrik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere jitearen arabera (4); gisa hartako jitea (4); jite berezia (3); jitez aldatu (14); tipula jiteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus