Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jira egiten zuen bizikletaren gurpilak, jira argi farolaren dinamoak: atsegina zen jiratze hark sortzen zuen zurrumurrua entzutea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.
Hura joan eta gero, planetak jiraka jarraitu zuen, baina jiratze hark ez zidan ekartzen lehen bezalako zorabio gozorik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.
Bazirudien buruaren jiratze bakoitza, hatzen mugimendu bakoitza, hanken urrats bakoitza zeregin zail eta nekagarria zela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 38. orr.
Jiratze motel hark ez ninduen inora eramaten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.
Eta horrela, jiraketa etengabean, inolako helbururik gabe, inorako asmorik gabe, jiratze hutsagatik jiratuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.
Lepoa ezkerrera edo eskuinera jiratze horrek salbatu zuen nire bizitza eta kondenatu zuen berea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.