Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jirarazi, jiraraz, jirarazten (54 agerraldi 30 liburutan; cf birarazi 76 agerraldi, 31 liburu eta artikulu 1ean) du ad birarazi, jiratzera behartu.

Hari [Cardan giltzadurari] esker jirarazten ditu bolanteak gurpilak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Gurpiltxo hori jirarazi, eta nik txistu egingo dut.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 98. orr.

Baina Jansonek, eskopeta eskuetan jirarazi, buruaz ezezkoa egin, eta ez zuen onartu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 32. orr.

Aulki gurpilduna bere ardatzean jirarazi, eta goi-ordokian zehar zihoan harresi-lerroa seinalatu zuen don Ottaviok.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

Bost azukre koskor edontzira bota eta latorrizko koilara kanporantz jiraraziz eragin zien.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.

Lurra jiraka ibiltzeak haizeak ere jirarazi egiten ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.

Bizarginak eserlekua jirarazi zuen, ispiluari begira jartzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 133. orr.

Bizarginak berriz jirarazi zidan burua, eta lanean jarraitu zuen bere labanarekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 128. orr.

Haren eskutzarrak jertsetik heldu zidan, txakurtxo bati bizkarreko larrutik heltzen zaionean bezalaxe, lurretik apur bat jaso, beste eskuaz burua jirarazi, eta zuzen-zuzen begiratu zidan, begi-niniak erretzen zituen su gaizto harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Zaldiari burua jirarazi zion, lepotik indarrez tiratuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 79. orr.

Atzetik hurbildu, gerritik oratu, eta jirarazi egin nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Atzetik joan, jirarazi, eta niri begiratzera derrigortu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 84. orr.

Alkandoraren lepoa urratu zidan, eta iletik helduta jirarazi ninduen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.

Aurpegiz ez da horren polita, ez da kalean jirarazten zaituztenetakoa ipurdia begiradaren parekoa ote daukan ikusteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua jirarazi (9); edalontzia jiraraziz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus