Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jiragailu 1 iz zerbait jirarazaten duen gailua.
Bazen hiri hartan hogeita bost metroko dorrea errautsez betea; dorreak jiragailu bat zuen, alde guztietatik isuria errautsetarantz zuela. Elizen arteko biblia 2 M 13,5
2 musikako diskoak birarazteko gailua.
Neure gustu nahasien arabera egin nuen aukera, ez diskoetan baina zintetan, etxean ez baikeneukan jiragailurik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 78. orr.