Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jirafa 1 iz Afrikako ugaztun hausnarkari handia, lepoa oso luzea duena (Giraffe camelopardis).

Animalia bat ezagutzekotan, mugimenduagatik edo ezaugarri bakar bategatik ezagutzen zuen Virgilek -kangurua jauziengatik, jirafa garaieragatik eta zebra marrengatik-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Lur honen gainean bizi diren izakiak -zeinahi izanik ere haien ingurunea, tamaina, bizimodua; barea izan, zein otarraina, eulia edo jirafa- molekula ia berdin-petoz osatuak dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Bazela han gazte bat, zeinaren lepoa baitzen jirafa oin-lasterrarena baino luzeagoa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

Jokabide sexual lesbikoak ikusi izan dira lehoi eme, kateme eta txakur emeen artean; ardien, behien eta behorren artean; txerri, untxi eta jirafen artean...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oreinki errea, jirafa xerrak, kabiar pote osoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.

Hitz horiek esanda, jirafa-lepoko eta kapela txirikordaduneko gaztea azkar joan zen handik, esertzera joan ere.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jirafa lepoko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus