Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jipoitu, jipoi(tu), jipoitzen (orobat jipondu g.er.) 1 du ad jipoia eman.

Bi marokoar jipoitu zituztela Valentzian dantzaldi batetik ateratzean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 226. orr.

Tipo hura jipoitu behar genuela esan zidan berehala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Makila-soinuak hasi dira gero, zerbait puskatzen edo norbait jipoitzen ari balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

Gizon batzuk erosi omen zituen, gauez Txitxikov jipoi zezaten kalezulo ilunen batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Emaztea jipoitzen zuten gizatxarrak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

Martinek eskolatik irtetean jipoitu zuenean, Karlosen gorrotoa sumin bihurtu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Anaia, deabruek gogor jipoitu naute; horregatik zu nire ondoan egotea nahi dut, bakarrik egoteko beldur naiz eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.

Zakur bat makilaz jipoitu nuen, etzatera eta nire hatza miazkatzera behartzeko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.

Aurreneko egunetan gerrikoa hartu eta bere burua jipoitzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Garai hartan italiar jipoitu guztiek pentsatzen zutena pentsatzen genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

-Eta zu gizon jipoitu bakarra zinelako kexu!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.

Sebastianek ihes egin zuen, zakur jipoitu batek baino biziago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Euskararen herri jipoitu horren identitatea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Emagaldu, jipoitu, gaizkile eta drogazaleena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 56. orr.

Leinu garbirik gabeko txakur gorrail bat zen, sasikoa, jipoitu-itxura uzkurrekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus