Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Esaten dute jineterak bestelako zerbait direla, harreman berezi eta eztia eskaintzen dutela, ez baitira ohizko prostitutak, bizimodua ateratzen saiatzen diren neska gazteak baizik... uharte hartatik atera eta haiekin ezkonduko den inozo baten bila. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 105. orr.
Jineterak turistarekiko harremana bilatzen du, ondo pasa nahi du, jatetxe on batean jan eta dantzaleku batean dantzatu, eta gero turista horrekin oheratuko da, baina trukean ezer eskatu gabe. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 168. orr.
Jinetera batek hogei, hogeita hamar edo berrogeita hamar dolarreko "eskupekoa" jaso zezakeen turista baten lagun ibiltzeagatik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 125. orr.
Esan zidan kubatar neskak munduko neska ederrenak eta beroenak zirela eta har nezala kubatar andregai bat, baina benetako andregaia, ez jinetera bat, horrelakoek niri dirua ateratzera besterik ez omen zitzaizkidala hurbilduko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 195. orr.