Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jinarazi, jinaraz, jinarazten (orobat jin arazi) da ad etorrarazi.
Etxarte komisarioa jinarazi ditek lan zikinaren obratzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 57. orr.
Geroztik ere Hazparneko jaun Erretorak maiz bere herrian predikatzerat jinarazten zuen Uztaritzetik. "Skyroom" dantzaleku berriak 'Le Tout-Manille' delako izarrak jinarazten zituen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 161. orr.
Jin arazi zütüt, Pierraren jarraikitzeko Herri Urratsen, beitakit han düala hitzordüa. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.
Errefuxiatuen haurrentzat, Hegoaldetik jinarazi irakasleekin funtzionatzen zuten eskola militanteak sortu ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 27. orr.
61 kiloko kuia jinarazi du bere baratzean Elixabet Hirigarrayek. Herria 2004-10-28