Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jin, jiten 1 da ad ipar etorri.

Jende batzuek gogoan zuten oraino ezkondu ondoan Jatsutik Sarara jin zen garaia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Eta manatu ziguten, biharamunean tenore berean leku berera jiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.

Ikustera jiten zitzaigun ardura.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 116. orr.

Maddalen berriz jin zen eni buruz, halako irri penatu batekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

-Noiz jinen zara berriz Pariserat?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

Ene besoetarat jin zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Gureganat jiten diren sentimenduak [...] bertzearekiko harremanetan ere onurak eragiteko baliosak suertatzen dira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Osabak pot eman zion matelan, eta haurra ferekatu ondoan, jin bezala joan zen, lur hartan arrotza zenak ezagutzen ez zituen bide zidorretan barna mendian galduz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 241. orr.

Gestapoa jin zaie.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.

Geroxago, jiten ahalko zara enekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 116. orr.

Zortzi egun presondegi bildu zituen gu jin baino lehentxago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.

Berriz jin daitekea gizona bizira?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

Ortziralea jin zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.

Pazko ondoan ere, eskolarik ez zeno, Pantxika jitekoa zen bere aitarekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.

Alosiaren libratzera nonahitik jiten omen ziren zaldunak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 59. orr.

Normandiatik jina.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.

Bezti zaitez zalu-zalua, partitzeko tenorea jina zaizu...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.

Parisetik jin agindu haren konplitzeari uko egin zioten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Negua jin berria zen Joanesek anaiaren hitza eskuratu zuelarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

Argumentu horiek guztiak, jin arau, heldu diren bezala, jartzen ditut.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.

Auritzek ere bazuen etxe berezi bat, herrian sartzean ezker, Orreagatik jitean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Ez ahantz mozorroturik jiten ahal dela.  Herria   2004-02-12

2 gogora jin (orobat gogorat jin)

Arleseko Elena hura jin zitzaidan gogorat...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

Gehexan Jaurenearen irudia jin zitzaion gogora.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Sakez gogora jin zitzaidan amatxiren heriotza.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.

Galtzak janztean egin nion galde hori, tanpez, gogorat jin zitzaidan bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.

-Nik ez zaitut maite -izan zen gogora jin zitzaion erantzun bakarra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 175. orr.

Orduan zitzaion gogora jin fraileei ziela eskaini behar Agerria, frailegai ttipi eta gazteentzat formakuntza zentro bat egiteko eta fraile euskaldunekin sortzeko hemen eskola katolikoak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 55. orr.

Bertsolaritza aipatzen dugularik, gogora jiten zaigun lehen irudia bertsolariarena da.  Berria - Kultura   2004-07-23

Haien azalpenak ematea edo gogora jiten zaiena azaltzea, lehenik idatzirik eta gero jendearen aitzinean.  Berria - Harian   2005-03-29

3 jin eta joan ik beherago 5.

Jin eta joan, hitzeman du berriz etorriko dela 2004-eko martxoa edo apirila baino lehen. Denbora jin eta joan denbora laster pasatzen.  Herria   2003-12-25

Jin eta joan da, ongi gerizaturik, bota du bere "ene falta".  Herria   2002-12-19

4 jin... joan ik beherago 7.

Bizkitartean, egunak jin, egunak joan, eta horra zerua beti goibel. Egunak jin, egunak joan, eta urteak jin, urteak joan, beti bada berri frango, on eta txar.  Herria   2001-11-15

Urteak jin urteak joan, estrategiak ez ziren moldez kanbiatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

Mendeak jin, mendeak joan, beti izan dira kanpotikako jendeak Ziburun kokatu direnak kokatu eta segidatu ere...  Herria   2003-07-24

5 joan eta jin ik gorago 3.

Joan eta jin: joan da Jalabert ; egin du igandean azken lasterkada.  Herria   2002-10-17

Eta haien dantza haragiaren joan-jin etengabe bat zen, joan eta jin, jin eta joan...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 603. orr.

6 joan-jin (orobat joanjin g.er.) iz

Gorteko berri dakien gizona baita, anitz joan-jin eta egonaldi egiten du bere diosesatik kanpo.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.

Joanjina autokarrez eginen da eta abiatzea goizeko 11 orenetan izanen da Ortzaizeko plazatik.  Herria   2005-04-07

Loriagarri izan zen bi bikotek Ibañetarat egin ginuen joan-jina.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.

Joantto etorri ondoko egunetan, herritar guziak haren joan-jinen goaitean egon ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.

Gau hartako joan jin bakartian, labana bezain zorrotz, Jean Jacques Goldmanen kanta bat neukan buruan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 200. orr.

Astelehenetik ortziralerat, egunean bi joan-jin eginen ditu autobusak, batto goizean eta bestea aratsaldean.  Herria   2003-01-21

· SS-ak ate alde hartan joan-jin ari dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 133. orr.

7 joan... jin ik gorago 4.

Egunak joan, egunak jin, Graxik saldo ibiltariaren itxura burutik ezabatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Asteak joan asteak jin, gero eta ausartago ziren biak, solaserako.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 30. orr.

Funtsean, denbora joan, denbora jin, zorraren ordaintzeko orain ere sinadura gutiago aski da, sosaren altxatzeko baino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 17. orr.

Utopia: denbora joan, denbora jin, gerla gero eta gehiago finkatzen ari da Israeldarren eta Palestindarren artean.  Herria   2003-11-06

Urteak joan urteak jin, gobernuak joan gobernuak jin, «inork ez du lortu Euskal Herriaren askatasun nahiarekin bukatzea», dio Lefortek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Urte xaharra joan, berria jin.  Herria   2001-01-25

8 joan-jinka adlag

Ahaideak inguruan ikusten zituen joan-jinka, maitagarri izateko ahaleginetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 110. orr.

Domengaren begiak joan-jinka ari ziren, haren begietarik, besteenetara, kezka gorde ezinik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Zeldan hasten naiz joan-jinka, leihatilatik ateraino, atetik leihatilara, harat-honatka betoinezko jarraulkiaren eta ohearen arteko ibilbide bakarretik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 37. orr.

Zonbeit etxetan bertze zonbait joan jinka ibili behar, osasuna hobetu nahiz.  Herria   2001-10-11

9 joan-jinkako izlag

Alaves futbol taldea sailkatu da Errege Kopako finalerdietarako, Vigoko Celta taldeari nagusiturik finalalaurdenetako joan-jinkako partidetan (4-0 et 0-1).  Herria   2004-02-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus