Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jestu iz imintzioa, keinua.

Eskuaren jestu nagi batekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 32. orr.

Jestu motz batez jarleku bat seinalatu zidan, esertzera gonbidatu ez baizik eta handik uxatu nahi banindu bezala, euli bat bezala uxatu ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 156. orr.

Natura, artzain bat, ardiak, jestu bat, bi hitz: mendez mendeko biziaren sinpletasun sakonean murgildua nago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Jesturik eta jendetasunkeriarik gabe lotzen zaio bakoitza bereari.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Kar eta jestu haundiz ari dira bi beltxaranak, emanahala emanez pilotari beren eskuko loturekin.  Herria   2001-03-22

Bastia hiriko prefeta jestu gutiz bere kargutik kendu du [Nicolas Sarkozy barne-minixtroak].  Herria   2003-07-03

Konfidantzazko jestu bat nahi izan zion egin.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 85. orr.

Agustinek esku gibelaz haurraren zartatzeko jestua egin zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.

Etzen holakorik gertatuko eskuindarrak ez balire beren artean arizan dena kalapita eta jestu tzar.  Herria   2001-03-22

Dena kantu, eskarnio eta jestu handi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dena jestu (13); dena jestu tzar (3); jestu bat egin (5); jestu bera (3); jestu ederra (3); jestu eta dena (3); jestu tzar (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus