Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geltokiaren kanpoaldeko jesarleku baten kokatu gara. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 153. orr.
Jesarleku luzearen ertzean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 74. orr.
Aulki bat eskaini zidaten aldagelak zeuden pasilloan eta plastikozko jesarleku horretan eserita egon nintzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
Autoko atzeko jesarlekuan sartzeko keinua egin zidan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 57. orr.
Ze txikiak diren turista klaseko jesarlekuak! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 141. orr.
Neure ondoan eseri da, jesarlekuaren besoan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.
Bizkarralde gabeko jesarlekua. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 250. orr.
Besaulki moduko jesarleku malgua. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 150. orr.
50 jesarleku duen karpa txiki-txikian. Berria - Kultura 2004-10-28
Erosoena Kongresuko jesarlekuetan geratzea izango zen. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Jesarleku pare bat aurreragoko andrak ez zuen inorekin hitz egiten. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.
Sei jesarleku-lerro. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.
Jesarleku piloa dago libre. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 158. orr.
atzeko jesarlekuan (7); aurreko jesarlekuan (4); jesarleku pare bat (3); jesarlekutik altxatu (3)