Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irakaskuntzan, kazetaritzan, itzulpengintzan eta antzeko lanbideetan gabiltzanok ohituta gaude jerga horretara, baina ez euskaldun arrunta. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 138. orr.
Enpresaren baliabide nagusiak, aktibo nagusiak, langileak dira -giza baliabideak, jerga teknikoan-. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.
Yiddishez egiten ez zutenekin yiddisha, alemana eta ingelesa bateratzen zituen jerga batez aritzen zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.
Marleytown haxixa erretzen zutenen arteko jerga bat zen, hara joaten baitziren kosto bila; ugari heltzen zen bertara. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.
Ez zen erraza narrazioaren hariari jarraitzea, ez eta jerga lunfardo horretan saiatuenak zirenentzat ere. Berria - Kultura 2004-03-10