Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jenialtasun iz jeniala denaren nolakotasuna.
Jenialtasunari buruzko teoriak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 155. orr.
Jenialtasuna ez dela, dio, harribitxietan bildurik aurkitzen, hautsa bezala barreiaturik baizik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 103. orr.
Inspirazioa bera bezala, jenialtasuna dohain sekretua zen, esoterikoa, sorleku ezezagunekoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 161. orr.
Baina haren jenialtasun ukaezinaren atzean, haurtzaro zaila dago. Berria - Kirola 2004-07-23
Duintasuna lehenesten zuten guztiek, jenialtasunaren aurretik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.