Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jengibre (orobat jenjibre) 1 iz bizigarri gisa eta edari bizi bat egiteko erabiltzen den indiar landarea, erraboil urrintsu eta bizia duena (Zingiber officinale). ik gingenbra.

Drogagileak opio greziarra hartu zuen, eta kubaba txinarra; horrez gain, kanela, iltzea, jengibrea, piperrautsa eta mendiko sugandila ere bildu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Aza hartzituz osaturiko janaria, gatza, piper, jenjibre eta halakoekin ondua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 9. orr.

Arrain freskoa, jengibre mina eta noodles egin berriak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

Elkarrekin oheratzea, batera bainatzea, labean jengibrezko bizkotxak egitea, elkarren arropak probatzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.

Zintzur bustitzea: gingembre jusa, bissap, samousas eta accras.  Herria   2005-04-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jengibre-opil bat eskatu zuen, eta, liburua zabaldurik, nobela irakurtzeari ekin zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.

Bulegoko mutilak ekartzen zizkion jenjibre-opilez elikatzen zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 41. orr.

Arroz-budina bakarrik geratzen zen, eta zartagin erdi bat jengibre-ogi, oso ona atera ez zena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Aitak zorrotik jenjibre pastel puxka bat eman zion Lucyk tea zerbitzatzen dio, eta jenjibre-gaileten paketea eskuratzen dio.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 201. orr.

Oilaskoa borborka ari den tomatean, jengibre eta komino usaina dariola.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus