Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jeneralizazio (orobat generalizazio) iz jeneralizatzea.
Ohartzen naiz egin berri dudan generalizazioren arriskuaz. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 79. orr.
Enuntziatu fisikoak justifikatzeko ezin lor ditzakegun -indukzioaren arazoa dela eta- generalizazioak beharko genituzkeelako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.
Jendeari gehiago gustatzen zaizkiok jeneralizazioak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 140. orr.
Generalizazio asko dakartza berekin, baina teoriarik oso gutxi. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.