Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jeneralisimo (orobat generalisimo) 1 iz Espainiako diktadore Franco jeneralari ematen zitzaion izena.

Espainian, Francisco Franco jenerala, jeneralisimo eta gobernuaren buru izendatu zuten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 89. orr.

Alkateak habano bat ekarri zion aitari, eta Blanco y Negro errebista ere bai, portadan jeneralisimoaren erretratua zekarrena zaldiekin, banderekin eta mairuekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.

Espainian Franco generalisimoaren etsaia da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

Euskaldunen amets zoroak betirako zapuztu nahi izan zituen Kaudilloa, Generalisimoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.

2

Itsasoaz alde honetan Trujillo generalisimo eta bera min-minak dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus