Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jeneral1 (orobat general g.er.) 1 iz armada baten edo armadaren atal nagusi baten gainean buru gisa agintzen duen militarra.

Baina funtzionario hura jenerala zen, eta gure Kopeikin, aldiz, kapitain arrunta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 297. orr.

Horrelako gauzak jeneralek egiten dituzte, ez komandanteek.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 54. orr.

Lizarran hartu zuen uniformea jeneral batena zela konturatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.

Eta gero aginduak ematen zizkidan jeneral batek bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.

Jose Peron koronela, gero jeneral izendatua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Cherburgen alemaniarren lau jeneral hil dira, eta beste bi preso hartu dituzte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.

Detektibea itzal handiko jeneral batekin ari da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 102. orr.

Ez da seinale ona general batek hezkuntzako edo kulturako kontuetan muturra sartzea.  Berria - Kultura   2004-04-18

Asparrots gaskoia dugu jeneral.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Enperadorearen jeneral guztien buru egiten zuenari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 215. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Esan zioten bazela goi-mailako batzorde bat, kontseilu-moduko bat alegia, ulertzen?, halako eta halako jenerala buru zuena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.

Lizarraga jeneralaren hiru batailoi gipuzkoarrak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Martínez Campos jeneralak hemengo agintea hartu zuenez geroztik, oso giro pozointsua zegok "facciosoen" kontra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 293. orr.

Jeneralaren idazkari nagusia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.

-Eskerrik asko, ene jenerala.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

-Aurrera, jenerala -esan zion tsarrak hotz eta motz-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 41. orr.

-Esan nahi duzu, jenerala, atzerriratuak inbaditzaileekin elkartuko direla?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Alias komandanteak jeneralarenean eman du gaua logika soilari buruz eztabaidatzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.

· irud/hed Aita Olivak, jesuiten generalak, idatzitako izendapen-agiriak ikusi zituztela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gogora hadi Duranekin [...] inoiz militar antzeetan ikasi gabea eta musikagilea zena eta mutil jatorra zena, eta gero deabruaren jeneral ona bihurtu zena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 163. orr.

2 (izenondoekin)

Liberalen jeneral haundi bat Orreagara etorri da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.

Atezainak berak jeneral handi baten itxura zuen: makila urrekara, konde-aurpegia, ondo gizenduriko dobazakur potoloa ematen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.

Napoleon izigarriko jeneral jeinutsua zen leku zabaletan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 132. orr.

Elio jeneral patxadatsua iritsi zain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

Terride izeneko jeneral odol-gosea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 188. orr.

Nkunda jeneral matxinoak ere Ruandaren laguntzarik jaso izana ukatu zuen.  Berria - Mundua   2004-06-04

Leonardo Canal jeneral eskuinzalearen armadan sartu zen, kapilau militar.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.

Une hartan bertan iritsi zen don Karlos Borboikoa, erregenahia, jeneral karlisten estatu nagusiaz eta Vendéeren aldeko zenbait frantsesez inguratua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.

Villapadierna jeneral liberala Erriberatik harantz zihoala jakin genuen guk Zugarramurdin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Afrikako militar oilartu batzuk eta Iruñeko komandante-buru Mola jeneral faxistak Errepublikaren kontra jo zuten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 53. orr.

El Campesino jeneral komunistaren Brigada.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Nobleziako jeneral aleman bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.

Har ditzatela euren Sam Browne gerriko guztiak eta Jeneral Gorenari ipurtzulotik sartu...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 373. orr.

Andrew Jackson zen jeneral nagusia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 127. orr.

Gerra garaian parlamentuak Jeneral Agintari Nagusi izendatu zuen Cromwel.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 220. orr.

3 (izenlagunekin)

Ventura Caro español jeneralak desegin zuen zaintoki hori.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Albaniar jeneral hau, industria-garapenaren garrantziaz oharturik eta Frantziaren laguntzarekin [...] herrialdea modernizatzen saiatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

"Zergatik gelditu zarete?" egiten zuen orro Chikamaugan erasoa agindu zuen dibisioko jeneral batek.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 47. orr.

Bonapartek artileriako jeneral izendatu zuen eta Rhin-eko gudarostera bidali.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 11. orr.

Estatu Batuetako Armadako jeneral.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 305. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hori gertatzen da Paul Aussaresses jeneral ondoak idatzi duen liburuarekin.  Herria   2001-05-10

Francisco Francok bere jeneral uniformearekin arbel gainetik zaintzen gintuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

Baxu-ahots apur bat erlastua, jeneral-mugimenduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Batek daki nola hartuko duten jeneral-mailara iritsi direnek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Jeneral-alargunak oso berri txarrak eman zizkion M. Charroni.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

Eisenhower dibisio jeneral izendatu zuten 1942an.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 312. orr.

5 jeneral buru jeneralen buruzaia.

Zoaz Jeneral Buruarengana.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

-Gizon honek gutun batzuk dakartza Jeneral Buruarentzat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.

Ramón Nouvillas "Norteko" jeneral- buru liberalaren aginduz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Tío Tomás-en (Zumalakarregiren) oinordeko agertzen baitzen Nikolas Ollo (Nafarroako gure Jeneral-Burua).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Inor ez da besterik gabe, hau da, arrazoi pribaturik gabe, jeneral-buru, edo anarkista, edo sozialista, edo erreakzionario egiten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 19. orr.

6 jeneral ohi jeneral izandakoa.

Errepublikaren jeneral ohi Asensiok kontaktatu zuen Agirre.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 176. orr.

Guillermo Garin jeneral ohi eta Pinocheten eledunak.  Berria - Mundua   2004-08-27

Falujako Brigadako buruzagi nagusia Husseinen guardia presidentzialeko jeneral ohi bat dela.  Berria - Mundua   2004-05-02

Armadako jeneral ohi Susilo Bambang Yudhoyono.  Berria - Mundua   2004-07-06

Enrique Rodriguez Galindo Espainiako Armadako general ohiari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

7 kapitain jeneral espainiar armadako jeneral gorena.

Kapitain Jeneralaren jazkera anpurusaz jantzirik, Don Carlos bera zen heldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 138. orr.

Don Carlosek, berriz, txapel gorria zeraman, eta Kapitain Jeneralaren uniformea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 233. orr.

Gero, botila bat Madeirako ardo ekartzeko agindu zuen, kapitain jeneral batek inoiz edango lukeena baino hobea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Massachusetts-eko gobernadore izendatu zuen erregek, Maineko eta Eskozia Berriko kapitain jeneral.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

8 teniente jeneral jeneral gorenaren azpikoa.

Armadako idazkari Jose Miguel Soto teniente jeneralak eman zuen berria atzo.  Berria - Mundua   2004-04-22

Koalizio indarren komandante Ricardo Sanchez teniente jeneralak, berriz, euren asmoa Moktada Al Sadr «atxilotzea edo hiltzea» zela adierazi zuen astelehenean.  Berria - Mundua   2004-04-15

Hautsak harrotu ditu Espainiako Armadako teniente jeneral Jose Mena Aguadok herenegun Espainiako Konstituzioaz eta Kataluniako estatutu proposamenaz eginiko adierazpenak.  Berria - Mundua   2006-01-08

Estrategia horretan, Otegiren ustez, une honetan edozein tresna erabiltzeko prest agertu da: gotzainak, teniente jeneralak, irrati kateak, auzitegi nazionala...  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

· Louis-Charles Machault (1667-1750), poliziako teniente generala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

9 lotinant jeneral jeneral gorenaren azpikoa.

Nafarroako Erresumako lotinant jeneral Antonio Agaramontekoaren sinadura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.

Agaramont kendu eta Arros ezarri zuen erresumako lotinant jeneral eta armadaburu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Uztail erdiko arratsalde batean, Biarnoko lotinant jeneralarengana deitu ninduten berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

Lotinant jeneralak begirale tropa bat igorri zuen Nabarrenkoxetik, presoak bere aitzinera ekar zitzaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armadako jeneral (14); clark jeneral (5); dio jeneral batek (3); erresumako lotinant jeneral (4); espainiako armadako jeneral (3); guardia zibileko jeneral (17); jeneral buru (4); jeneral burua (4); jeneral estatubatuarrak (5); jeneral ingeles (3); jeneral izendatu (5); jeneral izendatu zuten (3); jeneral kargua (4); jeneral karlista (3); jeneral mark kimmitek (3); jeneral ohi (8); jeneral ohia (28); jeneral ohiak (22); jeneral ohiarekin (4); jeneral ohiaren (5); jeneral ohiari (6); kapitain jeneral (3); kapitulu jeneral (5); kontseilari jeneral (7); kontseilu jeneral (25); lehen ministro jeneral (3); lotinant jeneral (7); ministro jeneral (21); ministro jeneral zen (4)

armadako jenerala (5); barzani jenerala (7); jenerala etorri (3); jenerala hil (4); jenerala izan (6); jenerala izan zen (3); jenerala izendatu (6)

dio jeneralak (19); erantzun zuen jeneralak (8); esan zuen jeneralak (24); galdetzen du jeneralak (10); jeneralak adierazi (4); jeneralak azaldu (4); jeneralak berak (7); jeneralak eman (6); jeneralak emandako (3); jeneralak erantzun (3) jeneralak esan (9); jeneralak estatu (12); jeneralak hartu (3); jeneralak zehaztu (4); jeneralak ziurtatu (5); lotinant jeneralak (4); pentsatu zuen jeneralak (5); philippe rondot jeneralak (3); ricardo sanchez jeneralak (4); richard myers jeneralak (6); rondot jeneralak (5); sanchez jeneralak (5); shwe jeneralak (3); smith jeneralak (3); sultan jeneralak (3); taguba jeneralak (5); teniente jeneralak (10); than shwe jeneralak (3); zion jeneralak (10)

jeneralaren aginduz (3); jeneralaren hitzak (6); jeneralaren hitzetan (3); jeneralaren izena (4); jeneralaren izenean (4); jeneralaren operadore pertsonala (7); teniente jeneralaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus