Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendetasun 1 iz adeitasuna, gizalegea.

Hala bada, jendetasunak agintzen duenaren kontrara, ez zion senarraren osasunaz galdegin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Jendetasunak erakusten du norbaitekin hitz egiten zaudenean aurpegira begiratu behar zaiola...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 114. orr.

Jendetasunak hala galdegiten duelako [...] eta denboraren bortxaz ikasia baitu, xutitzen da ezagutzen ez duen neskari bi pott murritz emaiteko eta gizonari eskua tinkatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 132. orr.

Jendetasunak debekatzen zuen nola nahika mintzatzea, hitz gordinik ez enplegatzea.  Herria   2001-06-07

Badirudi, jendetasunaren maila, nor den nor, nor den zer, zer den zer, oinarri-oinarrizko bereizketa horiek egiteko behar den jendetasun eta sen arrunta amildegian beheiti bota dugula.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 116. orr.

Kortesia bi aldetarako jendetasuna da.  Herria   2005-06-30

Izan adeitsua eta ez hitz egin handiki hauei jendetasunik gabe!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.

ik jendetasungabe.

Luzaz, berrehun bat urte huntan, Frantziak jendetasun nasaia frangotan agertu du iheslarien alderat.  Herria   2003-07-03

Jendetasun hutsa, ala amarru maltzur bat hura ohera eramateko?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

-Nire aitzinetik, otoi -orain arteko jendetasun zuria, are zuriagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Zeozer hartu nahi duzu? -galdetu diot, jendetasunaren legeak ikasten hasita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 77. orr.

Beste hurbiltasun bat, beste jendetasun bat, beste gizatasun bat.  Berria - Kultura   2006-03-26

2 gizarte harremanetarako antzea eta trebetasuna.

Mundu berri horretan beharrezkoak ziren dohain guztiak zituen: jendetasuna hala esanetan nola eginetan, eta antzea lan-kontuetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.

Nik ez nuen ez jendetasun, ez ondasun, ez edertasun, ez sarritan behartsuen bertute izan ohi den alaitasunik ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.

Pobreak eta eskaleak ziren, baina jendetasun apurraren jabeak ere bai.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Jendetasunik batere galdu gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Lasaitzeko eskatu zidan zuzendariak jendetasunik batere ageri ez zuten moduak erakutsiz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 32. orr.

Jendetasuna zer den badakite hemen ere.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.

Jendetasunik eza jo mugan.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

3 (hitz elkatuetan lehen osagai gisa)

Jendetasun arauak kontuan harturik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Aurrerantzean, jendetasun formulen imintziorik ere gabe [...] zerbitzatu nituen katilu te eta kafeak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 26. orr.

Gizontxo haren jendetasun falta nabaria zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.

Hori ezin barkatuzko jendetasun eskasa zela eta besterik ez!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

4 ipar pertsonatasuna, nortasuna.

Anitzetan, zure jendetasuna sineste kolektiboen aldarean sakrifikatzen zenuelako irudipena eduki dut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 129. orr.

Itsaso zabal bat jarri dut kolektiboaren eta neure jendetasun hazi berriaren artean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 131. orr.

Jendetasunaren geruzaren azpian ttattit aiduru zegoen kabalatasunaren antzeko zerbait.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

Zeren... jendetasuna... nortasun hori, badakizu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 192. orr.

5 jendetasunez adlag

Jendetasunez tratatzen zuten elkar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Mutilak jendetasunez erantzun zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Jende alde ederra bildu da, denak jendetasunez, hunkia den familia gogoan.  Herria   2004-11-04

-Gazte, mesedez, parkea ixtera goaz -esan dit, jendetasunez.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 166. orr.

Jendetasunez eta elkartasunez, lana gisa hartarat partikatuz denen artean.  Herria   2005-01-20

· Jendetasun handiz hartu ninduen Haneda jaunak bere bulego handi argitsuan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.

Kirxa, burua makurturik, jendetasun handiz mintzatu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

6 jendetasunezko izlag

Jendetasunezko ongi etorria.  Herria   2005-04-28

Jendetasunezko irri labur, hotz eta axolagabea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 77. orr.

-Jendetasunezko giroan ez da sekula dick hitza erabiltzen -esan zuen Harryk.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jendetasun eskasa (3); jendetasun handiz (4)

egiazko jendetasunaren (3)

jendetasunez eta elkartasunez (3); jendetasunez hartu (4)

jendetasunik eza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus