Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jendegabetu, jendegabe(tu), jendegabetzen da/du ad jende gabe gertatu; jende gabe utzi.
Hura izan zen Manausen hondamena; jendegabetu, eta porrot egin zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Frantzia jendegabetuko ote den beldurra al dago? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.
Sargoriak jendegabetutako kalean aurrera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.
[Galtzaria] zinta elastikoa, emakumeari galtzerdietatik irtetea eta herrialdea jendegabetzea galarazten diona. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 122. orr.