Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendaurre 1 iz aurrean egokitzen den pertsonen multzoa.

Askotan, jendaurre eta egokiera askotan saiatu naiz ni, ia erabat zabaldutako uste ustel hori egia-argitan zuritzen. Bizitza pribatua, giza bizitza huts-soila, inportanteagoa, tragikoagoa da munduko jendaurre guztiak baino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 104. orr.

Eta hala berari eskerrak Espainian arima/arrazak justifikazio "zientifiko" bat aurkitu duen jendaurre kultuan eta literaturan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.

Herriaren gogo kontzeptuarekin nahiko kritiko izan dela [...] eta nahiko positibo eta esplikatiboa ber denboran jendaurre espainolarentzat, alferrik izan bada ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 157. orr.

Landare batzuek argiari aiher eta gorroto dioten bezalaxe, badaudela pertsonak ere izenari, famari eta jendaurreari beldur diotenak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 148. orr.

2 jendaurrean (orobat jende aurrean g.er. eta jendeaurrean g.er.) hainbat lagunen aurrean.

Beraren ahalegin guztia, jendaurrean zein bakarrean, Jaunaren gurutzera zuzendua egon baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.

Garbi azaldua dut jende aurrean nire erlijioaren lekukotasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 26. orr.

Kasuaren inguru-minguru gehienak aipatu nizkion, jendaurrean agertzeko modukoak, behintzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Miopea zen, baina ez zuen jendaurrean betaurrekorik jantzi nahi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 278. orr.

Kosta egiten zaie hori jendaurrean edo bikotekidearen aurrean onartzea, gizartean gaizki ikusita dagoelako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 37. orr.

Baina Hadassek, jendaurrean lotsagarri uzten bazuten berriz ere (Avigdorrekin lotsarazi zuten bezala), bere burua putzura botako zuela adierazi zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

Bere burua jendaurrean aurkezteko prest zegoela erabaki ondoren.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 32. orr.

Zuhurtzia eskuraezina da burugabearentzat, ez da gauza jendaurrean ahoa zabaltzeko.  Elizen arteko biblia   EsZ 24,7

3 jendaurreko (orobat jende aurreko g.er. eta jendeaurreko g.er.) izlag

Nazien jendaurreko agerraldiak eta mitinak liskar larriekin bukatzen ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Gure jende-aurreko gixonkeriak eta takarkeria tristeak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

Jendaurreko erakusketa bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Printzesaren jendaurreko aurkezpen-dantzaldian [...] bere bihotzeko desiorik onena eskaini zioten Peterri.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 266. orr.

Inoiz ez da jendaurreko ekitaldietan agertzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 190. orr.

1994an, jendeaurreko Biltzarra egin zen Leioan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 184. orr.

Oraingoz, izendatze ekimena jendaurreko informazio prozesuan dago.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Jendaurreko lanpostuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Jendaurreko administrazio-atal elebidunak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Jendaurreko zerbitzua, gizarte zerbitzua eta gazteriari zerbitzua eskaintzen zituzten atalak euskaldundu beharra zegoen. herria¬

Auzia jendaurreko epaiketan aztertzea erabaki zuen Hedleyk. herria¬

4 jendaurrera (orobat jende aurrera) hainbat lagunen aurrera.

Lehen aldiz, atzo arratsaldean atera zuten jendaurrera Joan Paulo II.aren gorpua.  Berria - Harian   2005-04-05

Indartsu eta gogotsu atera zen jendaurrera.  Berria - Kultura   2004-04-27

Jendaurrera azaltzean izuak harrapatuko zituela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.

Badira [bertsolariak] urtean 150-200 aldiz jendaurrera ateratzen direnak).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

Jende aurrera atera ordu, galtzetara kaka egin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 71. orr.

· Baina ikusi nuenean zein harro jasotzen zituen jendearen aupadak, jendaurrerako aritu zela konturatu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus