Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendarteratu, jendartera(ru), jendarteratzen 1 da/du ad jendartera etorri; jendartera ekarri.

Navarra Marítima tituluarekin jendarteratu zen Nafarroa/Nabarra Osoaren ideia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.

Rerrorezko filmeek jendarteratutako figura horretarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.

Desesperaturen batek beren hitzak jendarteratu nahi balitu ere, inork ez lioke sinetsiko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 130. orr.

Zelan egin mezua jendarteratzeko eta hedabideak zein neurritan dituzten bidaialagun eta zein neurritan oztopo.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Oraingoan, Ray Charlesek jendarteratu zituen 13 kanta oinarritzat hartuz, bluesaren bideetan murgildu da, Rayk ondo merezia zeukan omenaldirik bikainena prestatzeko.  Berria - Kultura   2006-02-02

2 gizarteratu.

Sorkuntza handitzea eta sorkuntza hori jendarteratzeko baliabideak jartzea da horrenbestez, MusikHerriaren eginbeharretako bat.  Berria - Harian   2005-10-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus