Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Turistak eta herrikoak bereizteko froga bikaina dela anbulantziarena: jendarte itzelaren erdian, burua jiratu dutenen artean ikusi ahal izan ditut ezagutzen ditudan herritar apurrak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 127. orr.
Guardia zibilek eta errefortzuan zain zeudenek jendartea itsu-itsuan tirokatzeari ekin zioten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 73. orr.
Diban batean luze etzaten zen eta oparo mintzatzen zen, begiak erdi itxirik, bere dizipuluen jendarte gosetua inguruan zuela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.
Presoen eskubideen aldeko jendarte uholde indartsua bilakatzen laguntzeko konpromisoa. Berria - Euskal Herria 2006-01-26
Jesusi buruz esaten zena entzunik, jendartean atzetik joan eta jantzia ukitu zion. Elizen arteko biblia Mk 5,27
Jendartean nahastu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.
Jende artean ez ditu etorri berriak ikusi. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.
Josebak begiradaz segitu zuen baina jendartean galdu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 79. orr.
Hamida beldur izan zen gizonak alde egin, eta ez ote zen jende artean aienatuko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.
Isil deiak entzun ziren jende artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.
Hantxe izango nauzu jendartean txaloka, jo eta su. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.
Udaltzainek jendartean irekitako pasabidetik. Jendartean ezkutaturik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 172. orr.
Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi: -Maisu, egiezu errieta ikasleei. Elizen arteko biblia Lk 19,39
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Azkenean, jendarteko batek psikoanalisiaz galdetu zion. Berria - Harian 2006-05-06
Ez dituk Salemdarrak -jakin nahi izan zuen jende arteko batek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.
Marmarioak gora egin zuen eta lau gizonak jendartera sartu ziren. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 62. orr.
Oinek eramaten zituzten biak ala biak [...] orain aurrera orain atzera, orain jende artera orain jende artetik kanpora. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.
Jendartetik Alexandro zelako bat atera zuten aurrera, juduek bultzaturik. Elizen arteko biblia Eg 19,33
Hor atera naiz ni jende-artetik oihuz: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Merkatu sexualeko arrakastak ere badu, bistan denez, bekatuaren eta atentatuaren kutsu bat... jendeen jende-artearentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Gure jendarte hartan ez zen falta ez faltsariorik ez kontzientzia gabeko gizonik, baina hura, denetan zinikoena eta eskrupulu gabeena zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.
Sarako jendarte guziak nahi du euskararen alde urrats bat egin. Herria 2001-06-21
Baina orain, ezta aparteko jendarte horretan ere, ez diat lotsarik sentituko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 142. orr.
Hitlerrek suntsitu nahi zuen jendarte bateko kide. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 153. orr.
Ez baita dudarik, jendarte batean agertzen diren baztertuak, gizarte horren ezaugarri direla ere. Herria 2003-12-25
Jendarte batek sustengatzen duelarik bere hizkuntza, segur da hizkuntza hori ez dela hilen. Herria 2005-03-24
Deia jendarte osoari eginen diogu, Kostaldeari, Hegoaldeari, Frantzia guziari ere, Confédération Paysanne sindikatak sustengatzen gaitu. Herria 2004-06-10
Jendarte neoliberal batean bizi garen emakumeontzat. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Hiruak ados gara diogularik gerlaren premiarik ez dela jendarte zuzen, orekatu eta baketu batean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 127. orr.
Berdintasunean oinarritutako jendarte baten aldeko borroka feministan gizonek badute euren egitekoa. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Iruñera joateko deia egiten diogu euskal jendarte eta, batez ere, euskal gazteriari. Harako haiexek bide zituen zegozkion etxea, altzariak, senarra eta jendarte-maila. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.
Gure nortasunean oinarritutako jendarte eta bizi ereduak eraikitzeko guneak dira gaztetxeak. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Lehentasun osoa jendarte eragileen artean, lehentasun osoa herritar guztien artean. Berria - Euskal Herria 2004-12-07
Aldaketa politikoaren ezinbestekotasuna hemengo jendarte sektore zabaletan errotu da. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
Kontsumo jendartea eta izerdiaren esplotazioa. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 81. orr.
Jende artean ezaguna eta onartua izatea lortzen ez duena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.
Euskal herritar guztiei eta jendarteko eragileei (alderdi politiko, elkarte eta besteri). Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Ez du bere egiten, ordea, Frantziskoren jendarteko biziera eta hura munduan barrena eramaten duen misio-grina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.
Jendarteko harremanak goxoak ziren, zenbait aldiz adiskidantzazkoak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.
Jendarteko antzeztaldi isilpekoak egun batzuk hartu zituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.
Kolorearen ikusmena galtzeak mundu naturalaren edertasuna, jendarteko mundua eta eguneroko bizitzaren osagaitzat kolorea duten hainbat eta hainbat gauza ez ezik, artearen mundua galtzea ekarri baitzion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.
Gaurko jendarteko arketipoak atzematen ahalegindu gara. Berria - Kultura 2006-04-28
Gainera, ni xaketik aldendu eta beste jolas jendeartekoagoetara hurbiltzea nahi zuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 31. orr.
jendarte eredu (3); jendarte osoari (3); jendarte sano (6); jendarte sano batean (3); jendarte sano baten (3); oinarritutako jendarte (3)
euskal jendartean (6); gaurko jendartean (3); jendartean eragina (3); jendartean galdu (3); jendartean zabaltzeko (3)
euskal jendartearen (11)