Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendaki 1 iz giza leinu edo taldea.

Zeltiberia guztia suak hartu baitzuen eta jendaki salbaia batek haren erraietan eskua basaki sartu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.

Gauza garbi gutxi dakigu jendaki horien inguruan, baina, haien hizkera zela eta, albiste hauxe jaso du Koldo Artolak [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 213. orr.

Bazkaria oparoa izan bazen, are oparoagoa bazkalondoa, solas-molasean armagizonaren jendakiekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

Ohitura ezberdinetarik sortu liskarrek desegin ohi dituzte jendaki ezberdinek osatzen dituzten estatuak  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.

2 ahaidea.

Ximurraren ama, seme-alabak eta gainerako jendakiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Maiatzaren 22 an jendaki eta adixkide multxo handiak lagun, ehortzia izan da bere sort herriko azken egoitzan.  Herria   2001-07-19

Pedro eta Carmen Salaburu nire jendaki urrunak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 12. orr.

Andreak ezin dira lanera joan, edo kalean ibili, aldamenean ez badute gizon bat, haien jendakia dena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

Jendaki, ezagun eta adixkide frango, Euskaltzainditik, HERRIA-tik ala nun nahitik, denek beren konplimenduak egiten zaizkiotela denek hoinbeste estimatzen dugun apezari.  Herria   2001-07-12

3 (orobat jendakia g.er. eta jendeki g.er.) ahaideria.

Doluminak heriotze hunek doluan uzten duen familia eta jendaki guziari.  Herria   2001-05-10

Gure doluzko sendimenduak helarazten ditugu Karrikaburuko haurride, iloba eta jendakia guziari.  Herria   2004-04-22

Alaba eta hunen familiari eta bere jendaki handiari eskaintzen ditugu gure doluminak.  Herria   2001-08-09

Ziburutar familia askok jendakia baitute Hondarribian.  Herria   2002-10-17

Gure dolumin bizienak bere jendakiari, hemengo haurrideri, eta Ameriketako anaia eta arrebari.  Herria   2002-11-14

Penetan gelditzen den emazteari, seme alaba eta horien familieri bai eta ere Bereau eta Ibarra jendaki handiari eskaintzen ditugu gure doluminak.  Herria   2004-05-13

Doluminak eskaintzen ditugu familia eta jendekiari.  Herria   2005-08-11

4 gizakia.

Lekuizenetan eta jendakien deituretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 144. orr.

Denbora: existitzen ez den abstrakzioa eta jendakia, jendaki denetik, neurtzen, zenbatzen eta atxilotzen saiatu dena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 35. orr.

Eta "lehen harritze" horietan, "aurreneko inpresio" horietan, zailtzen da, inon ez bezala, jendaki bakoitzaren nortasuna.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

familia eta jendaki (15); hurbileko jendaki (10); hurbileko jendaki handiari (5); jendaki eta adixkide (11); jendaki guziari eskaintzen (13); jendaki handiari eskaintzen (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus