Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizartearen aitak ere agindu egin behar du, sendo, jendailaren apetak eta umekeriak aintzat hartzeke. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.
Lapurrak dira, jendaila nazkagarria. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 83. orr.
Bere alkandora nabarren ejerzitoa jendailarik txarrenaz osatua dago. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 19. orr.
-Espainiako kapitala denik eta jendailarik makurrenaren eskuetan dago -bukatu zuen Ferminek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 262. orr.
Ez zinen garbi-jator horietakoa, etsai-lagun kolaborazionista sasikoa zinen jendaila buru-zapal ortogonalarentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Nolako ikara mezako jendailak zerraldoa gurutzerik gabe generamalako hilerrira. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.
Um Hamida bezalako jendailarekin hitz egitera makurtzea nekeza zitzaiolako. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 177. orr.
-Mesedez, ez nazak Egunkaria-rako elkarrizketatzen nuen jendaila horren maila berean jar -arranguratu nintzaion. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 116. orr.
-Nekrofiloak eta klase horretako jendaila? atsegin ez nuen jendaila-klasearen sartu-irten gehiegi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 257. orr.
Bazka polita hire lanbideko jendailarendako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.
Hori da jendailaren artean nagusi den iritzia, Giza Anaitasunak bere garapen logikoena eta defendatzailerik xaloenak aurkitzen dituen jendartean, alegia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.
Hots haiek entzunda pentsatzen baitzuten jendaila ginela, oso ezjakinak eta heziketa eskasekoak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 216. orr.
Eta gu, han, atzerritarrak ginen, jendaila. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.
Tolstoik entzungo balizu, esango lizuke: Fakultateko jendaila besterik ez zara. Gizakia, bere egoera naturalean, jendaila, ergela, eta berekoia da alde guztietan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.
· Hazel, ordea, jendaila zital eta baztergarria bilakatzen zen adoregabetuta eta goibel bazebilen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.
Lapurrak ez beste, jendaila hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.
Bai leloak eta jendaila hutsala gu hilkorrok. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.
Bestetik, kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.