Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jeloskortasun 1 iz norbaitek, maite duen pertsonaren amodio edo txera osoa ez duenean, edo ez duela uste duenean, pairazen duen sentipen mingarria. ik jelosia; maiterre.

Neskaren logelara jo zuen, jeloskortasunak haraino eramanik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Prosper Mériméeren Carmen ipuineko karabineroen kaporala -maitasunez gaueko lanetan eta bide lapurretan aritu zena, eta jeloskortasunez amorantearen hiltzailea izan zena- Don Jose elizondotarra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 211. orr.

Jeloskortasun erretrospektiboak ematen duen argitasunarekin ikusi nuen idazlea, ni neu inoiz ibili nintzen bezalaxe, Monikaren etxe atariko espaloiak iragaitzez bezala baina goiko leihoetako argiei erreparatuz behin eta berriro euripean zeharkatzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 114. orr.

Baina bi urte pasatu eta gero, jeloskortasunak beste batena dirudi eta malenkonia dut bihotz-galga bakar.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 57. orr.

"Bera da gauetan Sophieren etxera etorri ohi zena" errepikatu omen zuen, jeloskortasun ezkuturen batek eraginda beharbada.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.

2 bekaitza.

Izan zaitezte, beraz, prelatuen mendeko, zuen esku dagoen neurrian behintzat jeloskortasunik sor ez dadin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 371. orr.

Itsu batek ere ikusiko zuen Lajosenganako jeloskortasuna piztu zitzaiola Laciri, jeloskortasun irrigarria piztu ere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Julioren jarreran, jeloskortasuna eta etsaigoa nahasten ziren; jeloskortasuna, maistrak haurren eta gurasoen artean zuen arrakasta ikusita; etsaigoa, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 33. orr.

Jeloskortasunak eta suminak bizitza laburtzen dute, eta kezkek garaia baino lehen ekartzen zahartzaroa.  Elizen arteko biblia   Si 30,24

Zuen jeloskortasunak eta bekaizkeriak seme endekatu zaretela frogatzen du, eta zuen ohore-gutiziak sasikume zaretela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Beste kontu garbitze bat Díaz-ekin egiten duena da, Zestoako medikuarekin, haserre bukatu baitzuten lanbide-jeloskortasun kontuengatik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus