Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jeloskeriaren laban zorrotza nitan higitu zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.
Neure begiokin ikusten nuenak min bortitza egiten zidan, egia, baina ez jeloskeriarik txikiena ematen! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.
Bekaizkeriari loturik doan maitaturiko gauzaren Gorroto hori Jeloskeria deitzen da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 299. orr.
Ez nintzen jabetzen haren begiradaren jeloskeriaz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
Oroit nola Cain-ek bere anaia propioa, Abel, jeloskeriaz hil zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.
Gerta zitekeen berdinki, anai-arreba txikiagoak nola balakatuak ziren ikusten zuela, jeloskeria ziztek izpiritua urratzen ziotela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.
Jeloskeria sentimendua nigan iratzar arazten entseiatzen zela iritzi nion. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.