Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jelosia iz 1 jeloskortasuna.

Irrika orok du alde iluna, jelosia da amodioaren egia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Ez nuen gorputz desiorik txikiena ere sentitzen, ez jelosiarik txikiena ere, ez behintzat gutako bakoitzak dudarik gabe sentitu izan duen jelosia narras hartatik, norbaitek bere maitea kentzen diola ikusi duenean eta, are gehiago, ikusi duenean nola bere maiteak pozik asko onartzen duen kentzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.

Jeloskor zaude ordea, eta jelosia ez da arrazoizalea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 484. orr.

Desamodiotik amodiora, maitasunetik jelosiara, jelosiatik maiteminera.  Berria - Kultura   2004-02-25

Bere bekaizkeria malezia eta jelosia gabea zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Azkenean emakumeek, jelosiak eta mesprezuak erasanda, mutil gazteen zerbitzu berberak eskaini zizkieten euren senarrei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 254. orr.

Sibelek maitale bat baino gehiago izango du, eta horietako bat hilko du, jelosiak bultzatuta, Cahitek.  Berria - Kultura   2004-02-13

Harrapatutako bikotea, bazterrera utzitako amorantea leiho-joka, jelosiak jotako senarra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Jelosiak bihotzean ausiki.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Jelosiaren zastada sentitu nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 77. orr.

Bertaren txolinkeriak senarraren jelosiaren garra hauspotu zuelako.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.

Jelosiaren harrak ez baitzidan lo egiten uzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.

2 bekaiztia.

Jelosia sorgor horrek Florenten aurkari sistematiko bihurtu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 214. orr.

Zalantzak Sarari bere berezko jelosia handiagotu zion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 58. orr.

Izan ere, gobernu errepublikar zoriontsu batek gorrotoa eta jelosia piztu behar ditu bere inguruan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.

Horrelako harremanek jelosia pizten dute giza talde guztietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Berriro ekin nion, halako jelosia batek, emakume hura aurkitu zuen gizon haren kontrako halako aiherkunde lauso batek harturik: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 234. orr.

Bekaizkeria edota jelosia ardatz duten ipuinak.  Berria - Kultura   2004-05-27

Irainarenak ez hau zipitzik ere arduratzen, jelosiak erre dik bihotza.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Jeloskorra zela eta jelosia-sortzaile ere izan zela, gazte guztiak bezalakoa izan dela ama.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 30. orr.

Barren-barrenetik zetorkidan jelosia-bolada batek bete ninduen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Gau hartan, jelosia kontuak zirela-eta errietan, gizonak emakumea jo zuen eta errebolber bat ipini zion lokian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.

· Haien izaera kontrajarriak eta nolabaiteko lanbide jelosia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jelosiak eraginda (3); jelosiaren harrak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus