Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nion jaramonik egin ate aurrean aparkatuta zegoen jeep militarrari. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 231. orr.
Beste jeep bat eta dozena erdi bat soldadu uniformedun baitzeuden atarian zelatan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.
Israelgo Armadako jeepak. Berria - Mundua 2004-11-09
Hiru amerikano hil dituzte palestinar terroristek lehen aldikotz auto-bonba bat jauzaraziz hiru jipa pasatzen ari ziren orduan. Herria 2003-10-23
Guardia zibilen jeep eta kamioi berdeak patruilan ibili ziren egun osoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 354. orr.
Motorra piztuta zeukan jeep batek argia ematen zien uretan sartuta zeuden hiru gizoni. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.
Biak jeep batera igoarazi zituzten, bultzaka, eta aldapa aldera abiatu ziren abaila batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.
Orduan ikusten ditut bi Jeep eta zortzi bat guardia zibil gure aurrez aurre. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 97. orr.
Segurtasunekoen jeep batera igo nintzen; okerrena espero nuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 117. orr.
Jeepak abiadura moteldu baitzuen hara hurbiltzean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.
Halako batean jeepa gelditu eta jaisteko agindu digute. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 50. orr.
Bertara, Florestik, zaldiz bakarrik joan omen zitekeen, baina Palenquetik [...] jeepez ere bai, inolako arazorik gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.
Baigorrirat mediku gazte etorria 1937 an, egon zen 1953 inguru artio, balea guzia kurritzen zuela mendian zaldiz gerla aintzinean eta gero jeepan. Herria 2003-10-23
Istripua izandako beste lau lagunak, berriz, Jeep Grand Cherokee batean Durangora (Bizkaia) zihoazen. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Bota hotsak eta jeep motorrak entzun zituen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.