Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jeans (orobat jean g.er.)1 iz pl kotoi sendozko ehun urdin kolorearekin eginiko galtzak.

Jeansak eta cowboy estiloko alkandora dauzka beti soinean, eta bodyak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

Jeansak eramaten zituen, eta jertse handiak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 57. orr.

Tom gaur unai zamarra batekin jantzirik agertu da, eta jeans batzuekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Uda partean, freskotasun sentsazioa izateko, jeans-ak garbitu, eta bustirik janzten ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 135. orr.

Bere jeansen atzealdean sakelaratu zuen Léak txartela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.

Miarritze du hautatu bere lanen berri emaiteko : "jeans" jantziez beztiturikako zizelkadurak. herria?

Jeans estiloko jakaren azpian gordeta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 178. orr.

ik jakablu.

2 (izenondoekin)

Alkandora, jeans estuak eta cowboy kapela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Begi handiak zituzten, urdin argiak, jeans koloregabetuen tankerakoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Nancy-k jean urdin batzuk eta kotoizko elastiko zuri bat zeramatzan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 130. orr.

Ikusgarria zegoen jean estu-estu batzuekin eta blusa laranja batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Horregatik hautatu ditu jeans ilunak eta marfilaren koloreko kotoizko jertse zuri bat, lepoa itzulita duten horietakoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 64. orr.

Irakiarrek, arabiarrek oro har, AEBen bandera erretzen dute, baina Arnold Schwarzenegger edo Julia Robertsen filmak ikusteko irrikan daude, jeans dotoreak jantzita.  Berria - Harian   2005-01-30

Ongitxo oroitarazten didate hori oraintsu gelako aulki baten bizkarrean eseki ditudan jeans garbitu berriek.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 41. orr.

3 (pare hitzarekin)

Bere atorra koleretsuaz zein markako jeans pareaz Peterrek ez zuela egoeraren larritasuna errespetatzen eman zezakeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

Tiserta xuria eta 'jean's' pare zahar bat zituen soinean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 239. orr.

Filipindarra markazko arropekin jantzia zen: 'Diesel' jean's pare bat, 'Armani' ator xuria, 'Nike' zapata gorriak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 252. orr.

4 blue-jeans

Tabako gorri amerikarra, auskalo nondik ekarritako blue-jeanak. Trieste, flasko hutsak, kale bakartiak gaueko ordu txikietan, Trieste, blue-jeansak eta biraoak, Trieste, Trieste baztertua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Aitzineko eguneko blue-jeanak egokitu nizkion neure zango-ipurdietako larruari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus