Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jazz 1 iz Ipar Ameriketako beltzen musikatik sorturiko musika mota eta estiloa, ezaugarri nagusitzat inprobisazioa duena.

Blues, jazz edo kantu espiritualen tradizioari jarraituz, elkarri eskua emanda doaz zoriona eta tristura.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 8. orr.

'12 años de éxitos' lanean, ska, jazz eta eta reggaea uztartu ditu taldeak.  Berria - Kultura   2004-06-24

2 (izenondoekin)

Europan oso jazz ona egiten da.  Berria - Kultura   2004-07-02

Gauean jazz klasikoa, eta hasieran aipatu dudan Trakai gaztelura egin genuen bisitaldian, jazz esperimentala.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 198. orr.

Jazz tradizionalaren egiturei jarraiki, buleriak, tangoak eta fandangoak jotzen ditu.  Berria - Kultura   2004-03-25

Jazz latinoa sasoi onean dagoela dirudi.  Berria - Kultura   2004-03-10

Jazz alternatiboa jorratzen duen talde hori oso ezaguna da AEBetan.  Berria - Kultura   2006-03-18

«Jazz berritzailea» eskainiko du Tejadak gaur Donostian.  Berria - Kultura   2004-07-24

Emanaldia hasteko, Brecker eta Evansen jazz garaikidea  Berria - Kultura   2004-07-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lagun taldean barre egiten zidaten, uniformez jantzita azaltzen nintzelako jazz-kobetara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hemen Vilniusen jazz kontzertuak eskainiko dizkigute datozen hiru egunetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 204. orr.

Jazz maisu estatubatuarren piezen egokitzapenak.  Berria - Kultura   2004-01-27

Orotara, zazpi emanaldi antolatu ditu jazz elkarteak.  Berria - Kultura   2004-02-21

Shirley Horn jazz abeslariarekin batera.  Berria - Kultura   2004-07-27

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Musikari gazteak jazz jotzaile handiekin jotzeko aukera izan zuen.  Berria - Kultura   2004-03-17

Jazz kritikariek ere jazz hutsa baino ez zuten aintzat hartzen.  Berria - Kultura   2004-03-10

Downbeat jazz aldizkariak.  Berria - Kultura   2004-07-13

Musika klasikoko jotzaile ospetsua bada ere, jazz munduan ere badu itzalik.  Berria - Kultura   2006-04-09

Jean Louis Hargous saxo-joilearekin batera eginikako jazz-obra, 12 kantuz osatua.  Herria   2002-12-12

Jazz pieza klasikoen eta euskal kantu ezagunen moldaketak.  Berria - Kultura   2004-05-14

Erritmo sinkopatuak eta jazz akorde bereziak.  Berria - Kultura   2004-03-13

Arratsaldeetan diskodenda batera joaten ginen, txanpon batzuen truk jazz disko berriak entzutera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.

Eta goizean gosaldu ondoren, aitaren batean alde egiten zuten, elkarrekin, harmonian, jazz-erritmoan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Hala, swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin.  Berria - Kultura   2004-12-30

Jazz mota hura burubakoa ez ote zen galdetu zion Galderrek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

Iñaki Salvadorren obrak, esaterako, jazz usaina du.  Berria - Kultura   2004-05-21

Jazz koloreak aste osoan.  Herria   2001-07-19

Pat Crowleyk jazz arima atera zion pianoari.  Berria - Kultura   2004-11-09

Barber-ren Medea-ren jazz oihartzun sentsual eta koloretsuekin.  Berria - Kultura   2004-10-06

Jazz kutsuko abesti bat haritzat harturik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.

Hauxe da abesbatzak jazz inprobisazioa egingo duen estreinako aldia.  Berria - Kultura   2004-07-16

Jazz sonoritateak bide luzeagoko trenbidean jarri nau.  Berria - Kultura   2006-04-09

Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegia.  Berria - Kultura   2004-07-25

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argi dago antzinako folk-jazza oraingo moduan moldatu duela gizonak.  Berria - Kultura   2004-10-10

Tabernan free-jazz jotzen ari ziren.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

Art Ensamble of Chicago taldearen estiloan jokatutako free-jazz entzuteko aukera izan genuen Vilniusko geltokian.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 198. orr.

Latin jazz gauek, esaterako, berebiziko garrantzia hartu dute.  Berria - Kultura   2004-03-10

Latin jazz ekitaldi didaktikoa.  Berria - Kultura   2004-04-27

Horrela acid-jazz delakoaren aita ponteko bilakatu eta artista garaikide askorengan eragin du.  Berria - Kultura   2004-07-23

Guruk, hip-hop-jazz uztarketaren aitzindariak, Bilbon joko du gaur.  Berria - Kultura   2004-11-19

Bluesetik (At last, Mean Mistreatin' Mama) ska-jazzera (Sopa de caramelo).  Berria - Kultura   2006-03-30

1976an erbestetik itzuli eta Gwendal taldearekin beste disko bat grabatu ondoren, pop-jazzera hurbildu zen Klabelin Komik taldearekin.  Berria - Kultura   2004-06-27

Euskal-jazz moduko zerbait sortu nahi genduke.  Berria - Kultura   2004-10-29

5 jazz banda

Four Friends jazz bandak lagunduta.  Berria - Kultura   2004-10-20

Gregory Taten jazz banda.  Berria - Kultura   2004-03-20

Garai bateko jazz banden espirituarekin landu du diskoa Javi Pezek.  Berria - Kultura   2004-06-24

EAJ ez dela orkestra sinfonikoa, jazz banda baizik: batutaren gidaritzapean jo beharrean, norbere modulazioarekin egiten dute, baina, osotasunean, soinu ona da emaitza.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

6 jazz doinu

Jazz doinu baten lehendabiziko noten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

Oraingoz, jazz doinua ari da jotzen; ez dago melodiarik, notak baizik ez, ezin konta ahala bulkada txiki.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Jazz doinuek bustiriko poesia errezitaldia.  Berria - Kultura   2004-10-20

Duke Robillardek blues, swing eta jazz doinuak ekarriko ditu Bilbora.  Berria - Kultura   2004-03-10

Bide-jatetxe baten ondoan gelditu zen, bere zirrikitu guztietatik argi arrosa eta jazz doinuak zerizkiona.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

7 jazz emanaldi

Jazz emanaldiak antolatu ditu Bilbaina Jazz Club elkarteak Bilboko lau kultur etxetan.  Berria - Kultura   2004-02-21

Astero zuzeneko jazz emanaldiak antolatzen dituen elkarteari.  Berria - Kultura   2004-02-21

8 jazz festibal ipar jazz jaialdia.

Aurtengo Jazz festibalak 15 000 bisitariren marra pasatu du.  Herria   2002-08-01

"Scène Nationale" erakundeak Baionan urtero antolatzen zuen jazz festibala.  Herria   2004-07-15

Donostiako Jazz Festibala bukatu berria delarik, bere marka guziak hautsiz [...].  Herria   2002-10-31

Jazz festibaleko kontzertu nagusira heltzeko seinalerik kasik ez zela  Herria   2002-08-01

9 jazz jaialdi ik jazzaldi.

Horrelaxekoa izan nahi du uztailaren 15, 16, 17 eta 18an Baionan iraganen den jazz jaialdiak.  Berria - Kultura   2004-06-09

Gasteizko Jazz Jaialdiko antolatzaileek.  Berria - Kultura   2006-04-01

Jazz Sextet of Rostov talde errusiarrak irabazi du Getxoko jazz jaialdiko lehiaketa aurtengo ekitaldian. herria¬

Aurtengo jazz jaialdiko egitaraua.  Berria - Kultura   2004-03-25

Sonny Rollins eta Sergio Mendesek ere parte hartuko dute jazz jaialdian.  Berria - Kultura   2006-03-18

La Mitad del Mundo (Munduaren Erdia) nazioarteko jazz jaialdiaren lehen ekitaldian.  Berria - Kultura   2006-03-04

10 jazz kantari

Itxaso Gonzalez jazz kantariak gidaturiko saioa izango da.  Berria - Kultura   2004-02-21

Shirley Horn jazz kantari handienetakoa da, eta Kursaalean abestuko du.  Berria - Kultura   2004-06-26

Soinua izan zuen lehenbiziko pelikula The jazz singer izan zen, Jazz kantaria, alegia.  Berria - Kultura   2004-07-16

11 jazz klub

Jazz kluben urterik distiratsuenetan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.

Blue Note jazz klubak ez du soilik New Yorkeko publikoa biltzen, Japoniako eta Europako jendea ere batzen da han.  Berria - Kultura   2004-03-10

Gauean 00:30ean hasiko dira Heineken Jazz Klubeko emanaldi guztiak.  Berria - Kultura   2004-07-24

Jazz Klub ziklo berriaren barruan bost kontrabaxu jotzaile ariko dira Kursaalean.  Berria - Kultura   2004-07-24

Jazz-soul begikoa, lasaia eta bikaina gauzatzen du, jazz klub batean entzuteko oso egokia.  Berria - Kultura   2004-10-10

12 jazz laukote

Saxofoi jotzaile nafarrak Donostiako Be-Bop tabernan joko du gaur bere jazz laukotearekin.  Berria - Kultura   2004-04-15

Emanaldi hartan pop-jazz laukote batek eta Miguel Zeberiok zuzendutako Et Incarnatus orkestrak lagundu zuten.  Berria - Kultura   2004-06-25

Jazz laukote talendutsu bati uztartu da obra hunen lantzeko.  Herria   2003-12-11

13 jazz musika

Harrera zeremonian jazz musika eta poesia nahasturik hartu gintuzten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 198. orr.

Jazz musikaren koloretan dabil Baiona aste honetan.  Herria   2001-07-19

Kursaaleko emanaldia jazz musikaren estandarretan oinarrituko du seikoteak.  Berria - Kultura   2004-01-20

Jazz musikaren izen klasikoak.  Berria - Kultura   2006-05-03

Euskal jazz musikak egun duen osasun onaren adibidea da Teresa Zabalza Quintet.  Berria - Kultura   2004-12-30

Zarauzko Jazz Musika Elkarteak.  Berria - Kultura   2004-01-27

Jazz eta blues musika, uztailetik kanpo, egonkortasunaren bila.  Berria - Kultura   2006-01-18

14 jazz musikari

Chicagoko jazz musikari ospetsu batek jotzen zuen gau hartan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 224. orr.

Orkestraren lehenengo diskoan Euskal Herriko eta Akitaniako jazz musikari onenek hartu dute parte. Gorka Benitez jazz musikariak saxoa, alboka eta txirula jo ditu.  Berria - Kultura   2004-01-27

Charlie Parker, Dizzy Gillespie eta 52. kaleko gainerako jazz musikari guztiak Wagner jotzen jarriak zituen orain.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Europako puntako jazz musikariak.  Berria - Kultura   2004-06-30

Estilo zeharo ezberdinak lantzen dituzten punta-puntako jazz musikari ezagunak ariko dira.  Berria - Kultura   2006-03-18

Beste hainbat jazz musikariekin batera, Ruben Blades, Femi Kuti, Carlinhos Brown, Cachao eta jazzari hain estuki lotuta ez dauden artistek joko dute Donostian jazzaldiaren 39. ekitaldian.  Berria - Kultura   2004-05-01

Jazz musikarien arteko topaketa batean.  Berria - Kultura   2004-11-30

15 jazz talde

Stay Blues jazz taldeak Donostiako Altxerrin joko du gaur.  Berria - Kultura   2006-04-25

Jatetxeko jazz taldea Hindustan jotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 403. orr.

Chano Dominguezek eta haren jazz taldeak.  Berria - Kultura   2004-08-24

Gainera, jazz taldeetan gitarra eta pianoa uztartzea zaila izaten da.  Berria - Kultura   2004-12-30

Hilean behin, euskal poeta batek bere testuak irakurtzen ditu AEK-ko Kalderapeko kulturgunean, Bilbon, jazz talde baten doinuek lagundurik.  Berria - Kultura   2004-05-08

Euskal Herriko jazz eta blues taldeak ere bultzatu nahi ditu zirkuituak.  Berria - Kultura   2006-01-18

16 jazz saio

Bakarka jotzen den jazz-saio inprobisatu baten gisan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Bilboko Kalderapekon antolaturiko Literatur Jazz saioetan parte hartu zuen bi urtez.  Berria - Kultura   2006-03-30

17 jazz-zale

Gau berean, jazz zaleak Hadouk Trio talde frantziar heterodoxoa ezagutzeko aukera izango du.  Berria - Kultura   2004-05-01

Jazz-zaleek badute, horrenbestez, non aukeratu eta zer entzun.  Berria - Kultura   2004-03-27

Horrekin batera gazte denboran gogamenean izaten nuen erritmo sinkopatua, jazz-zale amorratua bainintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 7. orr.

Oso jazz zalea da Francis.  Berria - Kultura   2004-05-09

18 jazz-zulo

Jazz zulo batera sartu eta jendea pianoaren inguruan eserita ikusi dugu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.

Jazz-zulo guztiak ibiltzeko prest nengoen, baita disko berriak erosteko ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 123. orr.

Gau hartan bertan, jazz-zulo batera joan nintzen, aspaldiko lagunak ikusteko asmoz: Jack, Neal, Allen eta Dianne.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus