Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jazoera 1 iz gertaera.

Ertzaintzak emandako datuen arabera, jazoera goizeko 08:00ak aldera gertatu zen, Iturriza kaleko denda batean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Jazoerak labur eta zehatz azaldu nizkion, Akzioko ofizialak niri azaldu bezala.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.

Cabo Quilateseko eta Altuna-Mendiko jazoeren ostean Jaurlaritzak ahaleginak eta bost egin zituen, halakorik berriro jazo ez zedin.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 204. orr.

Azken egunetako jazoeren ondoriozko tristuraz kutsaturik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 47. orr.

Bestelako izen, pertsonaia, toki eta jazoera guztiak, berriz, Morpurgoren irudimenaren asmakizunak dira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 4. orr.

Non kazetaritzaren objektibotasunaz baliatu, [...], eta non subjektibotasunari hel egin, jazoeren segida hutsa eta hotza nagusi ez dadin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

Bere eskaria argudiatzeko, jazoerak gizartean eragin duen alarma aipatu du PSEko legebiltzarkideak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Jazoera baten edozein atzemate, beraz, beste hautemapen bati jarraiki zaion hautemapena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.

2 (izenondoekin)

Jazoera txiki horiek guztiek iradokitzen duten joera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Hogeita hamar urteren ostean, gasteiztar askoren memorian gelditu dira egun hartako jazoera tristeak.  Berria - Harian   2006-02-22

Gurasoen etxean atxilotu zuten gaztea, Santurtzin bertan, jazoera larria gertatu eta handik ordu gutxira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Eibarko jazoera «doilorra» izan dela kritikatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Azken boladan Bilbon jazoera tamalgarri larregi gertatu direlako labanak tartean zirela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Gertatu dena, jazoera «isolatu» gisa ezin dela ulertu diote, Grenet auzapezak «orokorrean duen jokamoldearen» adibide argia dela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Gertatu ziren hiri eta mendi beretan berrituz jazoera historikoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Familia hizkera komun eta partitu batean ehuntzen diren mintzoz egina da, [...] sendi barruko oroipen eta jazoera sare halako baten ondorio denez gero.  Berria - Kultura   2004-10-30

Ezohikotasunak, azken buruan, gertaera baten jazoera-frekuentzia txikiari egiten dio erreferentzia, besterik ez.  Berria - Gaiak   2006-03-26

· Ingelesen aurrean frantziarrak goraipatzea du helburu eleberriak, eta horretarako, maitasun eta gerra jazoerak kontatzen ditu.  Berria - Kultura   2004-05-19

Mundu-jazoeren beren kausetatiko eratorketaren totalitatearen ideia kosmologikoaren konponketa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jazoeren ilara (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus