Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jazban (orobat jazzban g.er. eta jazpan) 1 iz eskusoinuak, saxoak eta bateriak osaturiko musika taldea.

Jazbanaren musikarekin dantza sueltoan ari ziren gazteak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.

Kasinoan jazbana zegoen, eta musika leun batek airea edertzen zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 62. orr.

Arrakastatsua gertatuko zen, ematen duenez, Gerrikabeitiaren saioa, hurrengo urtean beste hiru jazban agertu baitziren Ezkurdi plazan bertan, Bizkaiko hiru muturretatik etorriak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 39. orr.

Azken jazzbana deitzen da Iñaki Garmendia "Laja" (eskusoinua), Enrique Eguren (saxofoia) eta Jose Makazaga "Ziolar" (bateria) hirukoteak plazaratu berria duen diska.  Herria   2005-05-12

2 jazbanetako bateria.

Hiruko formazio klasikoa mantendu du bizitza guztian: soinua, jazbana, saxoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.

Etxean festa jartzeko falta zena: Jexuxen soinua, Pioren jazbana, Juanitoren armonika eta gainera Antonioren atabala.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.

Haren atzean Mendoza, jazbana jotzen zuena.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Soinu txikiaren laguntzaile izan ordez, protagonista bihurtu ziren pandero, botila eta jazpanak, eta mundu osoko erritmoz jantzi zuten ekitaldia.  Berria - Kultura   2004-11-28

3 jazban-jotzaile (corpusean jazpan jotzaile eta jazbanjole soilik) iz jazbana jotzen duena.

Pandero, botila êta jazpan jotzaileen erakustaldiarekin aretoa bero-bero jarri bazen, ekitaldiaren amaieran iritsi zen unerik hunkigarriena, hainbat trikitilari omentzeko sasoian.  Berria - Kultura   2004-11-28

Horretaz aparte beste saxo eta bateria edo "jazbanjoleak" izan dira Gelatxo taldean urteotan: Arturo Zuloaga "Txokolo", [...].  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus