Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jazarraldi iz erasoaldia, matxinada.

Inkisizioaren torturak, heresiaren aurkako borroka Frantzian, Italian, Flandesen, Alemanian, [...], zientziaren eta askatasunaren aurkako jazarraldiak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.

Eta kanpotik salbamendua ez bazen berehala etortzen, jazarraldiaren antolatzen hasiak ziren, alemanei armak hartzeko eta beren buruen askatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

EZLNren jazarraldiaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldiak.  Berria - Mundua   2004-01-02

Kurduen jazarraldia Istanbulera hedatzeak kezkatuta, premiazko bilera bat egin zuen atzo Turkiako Gobernuak.  Berria - Mundua   2006-04-04

Ziurtatu bazuen ere agintarien helburua ez zela ahal bezainbat matxino hiltzea, jazarraldiari irmoki erantzun nahi izan zela aitortu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-29

Xiiten jazarraldiaz gain, erresistentzia sunitaren erasorik gertatu zen atzo.  Berria - Mundua   2004-08-22

Demokraziaren eta askatasunaren alde borroka egin zuten pertsona guztiei eta diktadura frankistaren jazarraldia, erbestea eta heriotza jasan zuten guztiei.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Hamabosgarren mendean jende xehea eta pobrea azkarki oldartu zela, jaun feudalen kontra; "guerras de los irmandiños" dio gidaliburuak, aipatzen dituela ere garai berean Frantzian izan ziren "cabochiens" delakoen jazarraldiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 210. orr.

Esklaboen jazarraldietan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 195. orr.

Azkenik, Mobuturen aurkako jazarraldiek garaipena lortu zuten, eta diktadore zaharra atzerrian hil zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 140. orr.

Iraultza Sandinista XX. mendeko azken iraultza soziala eta azken jazarraldi militarra izan zelako.  Berria - Mundua   2004-07-18

Goiko Frantziakoen eta peko errekan direnen arteko “berdintasunak” sortuko ditu, bihar edo etzi kalapitak, istiluak, jazarraldiak eta behar bada iraultza.  Herria   2005-12-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus