Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jazarpen 1 iz esestea, erasotzea.

Bitartean, biktimak jasaten du erasotzailearen jazarpena.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Gerra Hotzaren garaian intelektual disidenteen jazarpena, giltzapetzea eta hilketa ohiko kontuak izan ziren ekialdeko erregimenetan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

Turkiako Gobernua gogortzen ari da kurduen aurkako jazarpena Ondorioz, poliziaren jazarpenak jasan eta, tarteka, berriro ere kartzelan izan ziren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 141. orr.

«Jazarpena» salatu dute berriki askatu dituzten disidenteek.  Berria - Mundua   2004-06-11

EAJk argudiatzen du bere zinegotzien kontrako «mehatxuak» eta «jazarpena» desagertzen ez badira ezin dela prozesurik egin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Aralarrek «ideien jazarpena» salatu zuen atzo Donostian emandako prentsaurrekoan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Demokrazian onartezina da ideien jazarpena erabiltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Jazarpenari «ekimen politikoa areagotuz» erantzunen diotela azpimarratu du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Argentinako jazarpena Txilekoa baino maltzurragoa izan zen, Argentinan, ofizialki, inor ez zutelako garbitu!  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Etxerik gabekoek pairatzen duten jazarpena salatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Preso hartu zituzten, jazarpenik ez zela izanen sinetsi zuten judu zorigaiztoko asko bezala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 229. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizonezkoen moduluko bi presok, berriz, jazarpen ekonomikoak leporatu zizkioten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Jesus Egigurenek (PSE) gogor kritikatu zuen EAJk «jazarpen ideologikoaren» aldeko hautua egin duela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Lan Ikuskaritzak 217 eskari jaso ditu jazarpen morala ikertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Laneko Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiak egin duen txosten bateko datuak.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Errugabe dela dio Josu Larizek, eta jazarpen politikoa salatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Espainiako segurtasun indarrek antzeko jazarpen poliziala egiten zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

EAJren jazarpen politiko eta poliziala salatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Batasunaren ustez, Grande-Marlaskaren «jazarpen paranoikoa» islatzen du auziak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Bereziki, jazarpenezko indarkeria hartzen du hizpide.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ordutik «etengabeko jazarpena» pairatu dutela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

3 (eskolakoa; ik beherago 9)

Adituen esanetan, jazarpenak iraunkorra izan behar du, hilabete batzuetakoa, bullying-a izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Jazarpena eskola guztietan ari da gertatzen.  Berria - Harian   2005-05-24

Ikasleen jazarpenari aurre egiteko neurriak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Egitasmo berriak ikaskideen jazarpena jasaten duten neska-mutilak babesteko neurriak aurreikusten ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Jazarpena jasaten duten ikasleek zailtasun handia dute gertatzen zaienari buruz hitz egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Ikasleen jazarpenei aurre egiteko neurriak eskatuko dira larunbatean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

4 (erlijiozkoa)

K.o. 303ko jazarpena lehen-lehenik armadako kristautasunaren aurka bideratu zen [Dioklezianok].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Galerio zesarrak bultzatutako jazarpenaren ondoren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Osiriar Elizak sekula ez zuen jazarpenik pairatu eta azkenean gutxiengo menderatzaile egipziakoaren erlijioarekin nahastu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Araubidearen 3. artikulua tratu bidegabearen edo jazarpenaren gainekoa da, arrazarengatik, jatorri etnikoarengatik, erlijio, genero, sexu-joera edo ezintasun fisikoarengatik inor jazarri edo inori tratu txarra ematearen gainekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

Eliza barruan jazarpena sufritu duten kristauak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Luteroren oldartzeak erlijio-gerrak ekarri zituen eta, haiekin batera, pentsamendu desberdina izateagatik, jazarpena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

1540: Higanoten kontrako jazarpena Frantzian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 314. orr.

5 (sexuala; ik beherago 12)

Italiako emakumezkoen erdiek jazarpena pairatu dute.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Poliziaren jazarpenen aurrean gay eta lesbianak errebelatu ziren Stonewall tabernaren paretik igarotzean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.

Herritar homosexualek sufritzen genuen jazarpenaren aurrean, begiak ireki behar izan zituztelako. Jazarpen sexuala eta jokabide profesional okerra leporatu zitzaizkion Lurie irakasleari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.

6 (kirolean)

Abiadura patinajeko taldekako jazarpenean, berriz, Alemaniarentzat eta Italiarentzat izan ziren urreak.  Berria - Kirola   2006-02-17

10:00: Buruz buruko jazarpena.  Berria - Kirola   2006-04-13

10:30: Taldekako olinpiar jazarpena.  Berria - Kirola   2006-04-13

Euskaltel-Euskadik, Lamprek eta Liberty Segurosek egin zuten jazarpen lana, baina goseak geratu ziren helmugan.  Berria - Kirola   2004-06-04

18.35: 'Match Omnium' Joane Somarriba Zoulfia Zabirovaren aurka (10 itzuli jazarpenean).  Berria - Kirola   2004-01-31

Iraupen eskian eskuratu ditu guztiak: Kristina Smigunek bi, jazarpeneko 15 kilometrokoan eta 10 kilometrokoan.  Berria - Kirola   2006-02-18

Iraupen eskia: 30 kilometroko jazarpen proba (gizonezkoak).  Berria - Kirola   2006-02-12

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jazarpen garai latz hauetan buruko ile bat ere ez baitiete ukitu hango Erlijiokideei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 246. orr.

Estatuak «jazarpen fase» berri baten aldeko hautua egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Euskal herritarren kartzelaldi, erbesteratze, deportazio eta gainerako jazarpen moduen sustrai bila hasita, oso atzera joan gaitezke historian eta urteetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 19. orr.

Ikasleek Apurtu tratu txarren katea izeneko triptikoa jasoko dute, jazarpen egoeretan jarraitu beharreko hainbat irizpiderekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Auzitegi Nazionalaren erabaki hau aspaldian hasitako jazarpen estrategiaren beste urrats bat besterik ez da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Zapalkuntza, jazarpen eta kriminalizazio estrategia horien alde apustua eginez gero, konponbiderako prozesutik urruntzen ari direla adierazi du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Argentina, Brasil, Bolivia, Paraguai, Txile eta Uruguaiko diktadurek 1970eko hamarkadan ezarritako jazarpen plan honen ondorioz, Talde parlamentarioaren kontrako erasoak «jazarpen» testuinguru baten barruan kokatu zituen Salaberriak.  Berria - Mundua   2004-05-29

Inkisidorea jazarpen organo gorena zenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Jazarpen neurrien gainetik gai izan gara mugitzeko eta benetako udal demokratikoak lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Berangoko txirrindulariak zilarra irabazi zuen atzo, hiru kilometroko jazarpen proban.  Berria - Kirola   2004-09-21

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herritarren aurkako «polizia jazarpena», zaurituak eta atxiloketak egon izana salatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

2003ko otsailetik gaur arteko hilabeteetan Estatuak egindako zigor jazarpenagatik delituaren jarraipenerako arriskua desagertu dela pentsatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Suzko armen biktimek abiatutako lege jazarpenetik arma ekoizleak babestu eta immunitatea emateko legea proposatzen du.  Berria - Mundua   2004-10-31

Genero jazarpenaren inguruko mintegi bat zuzenduko du Mercedes Farriols aktoreak.  Berria - Kultura   2004-03-09

Orain arte 60 lan jazarpen salatu dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

9 eskola jazarpen

Eskola jazarpena ere normaltzat jo izan da orain arte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Urruntze agindua eskola jazarpena izan den kasuetan aplikatu ahal izango du epaileak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Gasteizko Sagrado Corazon ikastetxean ustez izan den beste eskola jazarpen kasu baten berri eman zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

10 jazarpen indarkeria

Jazarpen indarkeriaren biktima direnei babesa adierazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Jazarpen indarkeria sufritzen dutenei askatasun murrizketa hori ahalik eta gehien leuntzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Jazarpen indarkeria, polizia torturak edo presoen sakabanaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

11 jazarpen mania

-Zurea paranoia da -eten zuen-, jazarpen mania hutsa, begitan hartua naukazu eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.

Berak, berean zorrotz eta gogor, "suisar zehaztasun" delakotzat saldu nahi izan zizkidan, laboratorioaren eta lantegi osoaren arimatzat, baina niri traba zozo mordo bat iruditu zitzaidan, jazarpen-maniaren muga-mugan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.

Jazarpen mania nozitzen zuen kondenatu hura, ikaraz beterik borreroari aulki elektrikoaren atzean ea norbait ezkutatzen zen begira zezala behin eta berriz erregutu ziona  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 81. orr.

12 sexu jazarpen

Diziplina-batzorde baten aurrera agertzeko dei egin zaio, sexu-jazarpena leporatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.

Sexu jazarpena eta eroskeria ere leporatzen zioten lankideek.  Berria - Mundua   2004-11-21

Ruud Lubbers Errefuxiatuentzako goi komisarioak sexu jazarpena egin zuela.  Berria - Mundua   2004-11-21

Beste lekuko batek aitortu du kartzelako Segurtasun buru ohiak sexu jazarpenak egin zizkiola.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Bost emakumeri sexu jazarpenak egitea eta bi gizoni jazarpen ekonomikoa egitea egotzi diote.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Segurtasun buruak inputatu gisa deklaratu zuen, ustezko sexu jazarpenengatik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako jazarpen (7); eskola jazarpen (3); etengabeko jazarpen (3); etengabeko jazarpen politiko (3); jazarpen arraziala (4); jazarpen egoera (3); jazarpen handia (4); jazarpen indarkeria (7); jazarpen kanpaina (4); jazarpen lan (6); jazarpen lana (6); jazarpen lanean (5); jazarpen morala (8); jazarpen moralaren (5); jazarpen plan (3); jazarpen politiko (7); jazarpen politiko zorrotza (3); jazarpen politikoa (9); jazarpen politikoaren (3); jazarpen poliziala (6); jazarpen proban (7); jazarpen sexuala (3); kilometroko jazarpen proban (3); kontrako jazarpen (8); laneko jazarpen (9); laneko jazarpen morala (3); laneko jazarpen moralaren (4)

aurkako jazarpena (27); aurkako jazarpena salatu (3); bazterketa eta jazarpena (3); buruz buruko jazarpena (3); egindako jazarpena (3); eskola jazarpena (12); eskolako jazarpena (3); estatuen jazarpena (3); etengabeko jazarpena (3); ideien jazarpena (3); ikaskideen jazarpena (5); ikaskideen jazarpena jasaten (3); jasandako jazarpena (3); jasaten duten jazarpena (3); jazarpena areagotu (6); jazarpena bertan behera (4); jazarpena bizi (4); jazarpena egin (3); jazarpena egiten (6); jazarpena eragin (3); jazarpena gaitzetsi (5); jazarpena gelditzeko (3); jazarpena gertatzen (3); jazarpena izan (3); jazarpena jasan (19); jazarpena jasaten (17); jazarpena jasaten duten (5); jazarpena leporatu (3); jazarpena pairatu (6); jazarpena pairatzen (10); jazarpena salatu (31); jazarpena salatzeko (3); jazarpena sufritu (5); kontrako jazarpena (16); kontrako jazarpena salatu (4); poliziaren jazarpena (6); polizien jazarpena (3); sexu jazarpena (17); sexu jazarpena egin (3); sexu jazarpena leporatu (3); taldekako jazarpena (3)

aurkako jazarpenak (4); jazarpenak akituta (5); jazarpenak antzeman (3); jazarpenak egitea (4); kontrako jazarpenak (4); sexu jazarpenak (6); sexu jazarpenak egitea (4)

aurkako jazarpenaren (4); frantziaren jazarpenaren ondorioz (3); jazarpenaren aurrean (3); jazarpenaren kontrako (3); jazarpenaren ondorioa (3); jazarpenaren ondorioz (4); ustezko jazarpenaren (3)

eskola jazarpenari (5); ideien jazarpenari (3); jazarpenari aurre egiteko (11); jazarpenari buruzko (5); ustezko jazarpenari buruz (3)

kilometroko jazarpenean (3); taldekako jazarpenean (4)

ustezko sexu jazarpenengatik (3)

jazarpenik jasan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus