Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Boli Kostan gobernuak eta jazarleek hautsi mautsi bat onartu dute guduen baratzeko. Herria 2002-10-24
53 soldado amerikar badituzte hilak irakiar jazarleek. Herria 2003-08-07
Amerikano aitzindariek nolako manuak zituzten xuxen emanak beren soldadoeri irakiar jazarle batzuen mintzarazteko. Herria 2004-08-12
Israelgo Lurraren Eguna baliatu dira jazarle batzu beren buruaren zapartarazteko bonba batean, soldado batzuen ondoan. Herria 2003-04-03
Mazedonian gobernuaren armadak lanak ditu UCK-ko albaniar jazarleeri buru egiten. Herria 2001-07-12
Jazarleak, 200.000 biztanleko hiri honetako komisaldegiaz eta beste egoitza publiko andanaz jabetu ondoren, gobernuaren aldeko indarrek kontrola hartzeko saioan porrot egin zuten larunbatean. Berria - Mundua 2004-02-10
Ruhakana Rugundu da jazarle horien buruzagia. Herria 2005-01-06
Juduek lehenik seleukotarren eta gero erromatarren gobernuaren aurka [...] egindako hainbat matxinadarekin kontraste bizian, kristauak sekula ez ziren armaz matxinatu erromatar jazarleen aurka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.
Zeruko arranoak baino bizkorrago dira gure jazarleak; segika dabilzkigu mendietan, tranpak jartzen dizkigute basamortuan. Elizen arteko biblia Nk 4,19
Comunero-ak deitzen ziren Gaztelako jazarleen aurka. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.
Gudukak ari dira hiru egun huntan [...] Nadjah inguruan xihitar miliziano jazarleen eta irakiar podore ofizialekoen artean. Alonsoren politika jazarlea. Herria 2004-08-12
Atzetik jazarleak zituztelakoan, hego aldera jo zuten, iparraldera beharrean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.
Haien jazarleek ez baitzuten erlijioa, judutarren erlijioa bereziki gorroto, arraza baizik, judu arraza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
· Bullying kasuren bat gertatzen denean irakasleek zer-nola jokatzen duten galdetuta, LHko ikasleek diote jazarleak zigortzea dela ohikoena (%38). Berria - Harian 2005-05-24
Mobbing motak, jazarleen ezaugarriak, eta jazarpena jasaten ari direnen sintomak laburbiltzen ditu eskuliburuak. Berria - Ekonomia 2004-05-21