Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jauzkor izond haserrekorra.
Poriomania indar ezinago jauzkorra da, obsesiboa, bakerik ematen ez duena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.
'Oreka jauzkorra,' esanen du batek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.
Beasaingo Kontseiluak, Valdespina jauzkorra bera buru zelarik, ezer onik ez zuen ekarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 285. orr.
Nola arima motak bereizten baitira gosegaleak edo minkor-jauzkorrak diren heinean, gutiziak halaber bi gisatakoak dira. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 78. orr.