Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mugimendu bitxi batzuk egiten hasi zen: jauzitxo batzuk hasieran, gero erreberentzia bat, ondoren dantza gurutzatu oraindik aski bizi bat dantzatu zuen bere hanka mainguaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.
Milimetro bat edo biko jauzitxoak eginez errepikatzen ditu oinak pultsazio-uhinak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.
Neskak jauzitxo batzuk egin zituen ohearen gainean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 17. orr.
Linterna zeukan gizonak etengabe mugitzen zuen, eta argi borobilak jauzitxoak egiten zituen gorpuaren aurpegian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 368. orr.
Buztin gorriz estalitako bidezidor bihurriak, ur-jauzitxoa eta haren harri goroldiotsuak, Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.