Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trumoiaren moduan jauzi ziren etsaiaren gainera, saihetsetatik eraso eginez. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 110. orr.
Ezbaia baliatuz, erbinudea gainera jauzi zitzaion eta haginka egin zion bizkarrean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.
Helikopteroa pausatzearekin batera militar amerikanoak uniforme zuriekin eta fusilak eskuan jauziko dira elurtzara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.
Batek buruz behera eta itzulipurdiak eginez airean, beste batek tripa plastada galanta joko zuen uraren kontra, beldurtienak zutik jauzten ziren eta eskuaz sudurra tapatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.
Han, lurrera jauzi, buztin gorrian sartu eta atzamarretan apur bat hartu zuen gertuagotik aztertzeko asmoz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.
Irria aise jauzten zitzaion, badu zonbait irri goxo eginik lagunekin. Herria 2005-07-28
Holakoetan sukarra aise jauzten dela eta nornahik ere burua doi bat galtzen duela. Herria 2001-01-25
Gorritzen ikusi genuen, eta ukabilak biltzen, bere aurrean ogitartekoari emana segitzen zuen figura lasai baina erneari lepora jauzteko prest. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.