Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertigoa ematen bazion ere, kilikagarria zitzaion jauzia. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Ikusi bazenute Fionnek zuhaitzeraino egin zuen jauzia! Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.
ik beherago 13. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bi edo hiru metroko jauzia egiteko gauza naizela uste badut, baliteke jauzi egitea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.
Ekintza hura gogora ekarri eta Mabelek onartzen du, nolabait, "hutsera egindako jauzia" izan zela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 58. orr.
Urek jaistean egiten duten jauzian izigarriko indarra hartzen baitute alimaleko uhainak sortuz. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 81. orr.
Ekintza hura gogora ekarri eta Mabelek onartzen du, nolabait, "hutsera egindako jauzia" izan zela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 58. orr.
Izan da ere hor bagona jauzian airatu dena eta beste bagonaren gainerat erori punpean. Herria 2005-01-13
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Lehen aldiz, ekimen pribatu batek gauzatu zuen espaziorako jauzia. Berria - Gaiak 2004-09-28
Horrela, etxetik eskolarako iraganbidea "urratsa" izango da, eta ez "jauzia". Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 136. orr.
Bizitzari berez dagokion zahartzeak ez du haurtzaroa zein heldutasuna "gainditzen": beste mundu bat da, aldaketa jauzi bat da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 107. orr.
Argitasunetik ilunperako jauzia. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.
Zortzi mendeko jauzia. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.
Ur handietara egin dugu jauzia ustekabean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 214. orr.
Zineman horren adibide asko daude, jauzia (edo inoiz ingelesez jump cut) esaten zaiona, ikuspuntua gorde baina denborazko elipsi bat egiten den plano-aldaketa gisa definitzen dena, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Alabaina, neskaren irudimenak, orainaldia gaindituz, etorkizunerako jauzia egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.
Ganibeta gerrikotik aterata, jauzi ikusgarri bat egin zuen irtengunearen beste aldera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.
Jauzi zalu batez buruz behera jarri eta baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.
Jauzi arin batez jaitsi zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Esku eta hanka lotuta zetozen, eta jauzi motzetan iritsi ziren errepide erdira. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.
Gero eta jauzi goragoak egiten ditu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 209. orr.
Zuloan sartzeko, baina, jauzi handiegia egin behar. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.
Zerk jaso dezake gorputza jauzi azkarrean, lohadarrak gobernatzen dituen arimaren indarrak ez bada? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 339. orr.
Gizabanakotik gizamordora, eta mordotik banakora, jauzi ikaragarri mortala dagoela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Hortik nire ingurukoak antzaldatzera jauzi laburra zegoen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 254. orr.
Hurrena, jauzi-mugimendu bat sumatu zuen inguruan, eta berehala pentsatu zuen [...] kanguru bat izan behar zuela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.
Gero, jauzi-ordeko batean gorputz osoaren zama beso luzatuan tanpez eskegita [...]. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.
Ontzia asko mugitzen zen, kulunka jauzi bortitzak egiten zituen etengabe. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 32. orr.
Istripu txiki bat gertatu zen dantza-jauzi horren ondorioz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.
Aingeru-jauzi itzel bat handitasun betierekora. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.
Ahots bare eta neurritsu bat, iruditu zitzaidan, emozio eta doinu-jauzi urrikoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.
Han egin zuen kalitate jauzia: ia partida guztiak jokatu, bost gol sartu, eta funtsezko jokalaria izan zen Lehen Mailarako igoera lortzeko. Berria - Kirola 2006-03-16
Hegaldiak iraun zuen lipar laburretan, atzera-jauzi bat eginarazi zidan bizirik eusteko senak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.
Denbora-jauzia kasualitatez deskubritu omen zuen, eta ezin izan zuen askotan erabili, ez iragananera joateko, ez etorkizunera salto egiteko. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 167. orr.
Edo poz-jauzi egin beza. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 101. orr.
Imanolek susto-jauzia egin zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 113. orr.
Salto handi haien, artazi-jauzi basa haien, irribarre xuri eder haien azpian. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 102. orr.
Ekainean 4,47ko jauzia egin zenuen eta Espainiako marka ondu. Berria - Kirola 2004-07-31
Atenasera joan aurretik 4,47 metroko jauzia hobetzea da nire helburua. Berria - Kirola 2004-07-31
Normalean beherantz hasi bezain laster jakiten da jauzia ona edo txarra den. Berria - Kirola 2004-07-31
Tim Mack pertika jauzilari estatubatuarrak 6,01 metroko jauzia egin zuen atzo Montecarlon. Berria - Kirola 2004-09-19
Kelly Holmesek arazorik gabe irabazi zuen 1.500 metroetan, eta gauza bera egin zuten Veronica Campbellek (200 m.), [...], Christian Olssonek (jauzi hirukoitza) eta Osleidys Menendezek (xabalina). Berria - Kirola 2004-09-19
Marmolezko eskailerak jaitsi zituzten biek batera, salto eta jauzi. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 273. orr.
Bata bestearen atzetik jauzi eta salto hasi ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.
Lehorrean zeuden mutilek soka muturrak askatu eta piztien erara jauzi eta zapart, barrura egin zuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Artalokotsezko lastairetatik jauzi eta lasterka abiatu ziren etxean zehar. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 199. orr.
Jauzian, ohean jarri zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.
Haren bizkarrera igo naiz jauzian eta tinko eutsi diot. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.
Autoan jauzian sartu, gakoak itzuli eta segidan berogailua pizten du. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 8. orr.
Agerre jauzian abiatuko zen bere poltsan arakatzera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.
Itsasun, mugazaina eta hunen etxekoak jauzian iratzartu baitira, bi lagun ikusiak izan dira iheska partitzen moto baten gainean... Herria 2001-09-13
Atenasera joateko larri ibiliko den bestea Eunice Barber, altuera jauzian Munduko txapelduna izango da. Berria - Kirola 2004-07-09
Espainiako altuera-jauziko txapelketan. Berria - Kirola 2004-08-03
Kajsa Bergqvist suediarrak gorako jauziko munduko marka ondu du: 2,08. Berria - Kirola 2006-02-05
Gorako jauzian zilarrezko domina lortu zuen, 1,92 metroko jauzia eginda. emakumezkoen gorako jauzian Hestrie Cloete hegoafrikarra jardunaldi guztietan nagusitu da. Berria - Kirola 2006-02-26
Gorako jauziko sailkapenean. Berria - Kirola 2006-03-11
Marta Mendia gorako jauziko finalaren atarian geratu da. Berria - Kirola 2006-03-12
Euskaldunen artean Alex Soto, Mikel Jimenez (gorako jauzia) eta Iban Maiza (60 metro hesidunak) arituko dira, besteak-beste. Berria - Kirola 2006-02-26
Gizonezkoetan, Juri Borzakovskik (800 metrokoan), Jaroslav Ribakovek (gorako jauzian) eta Aleksandr Pogorelovek (heptatloian). Berria - Kirola 2006-03-10
Norbait gorako jauzi batean ilargiraino joatea posible dela pentsatzea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 195. orr.
Jauzi batean egur-meten gainean jarri zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 157. orr.
Jauzi batean zutitu eta korrika bizian hasi zen. Berria - Kultura 2004-08-26
Telefonoak jo zuen eta jauzi batean altxatu nintzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 193. orr.
Orduan, atzeko aldera jauzi bateanoldartu, bizkarra ardatzari eman, hankak lurrean sendo tinkatu, eta [...] oin batzuk aurreraka bultzatzen du zalgurdi astuna. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.
Jauzi batean ardandegia zeharkatu zuen sarrera aldera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.
Jauzi batean Yamaha zaharrera igo zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.
Autoa gelditu, eta Roman, Karmen eta hirurok atera ginen jauzi batean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 95. orr.
Jauzi batez agondu nintzen ohean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.
Jauzi batez zutitu nintzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.
Ohetik jauzi batez jaiki, laster bai laster jantzi eta sukaldera joan zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.
Liebkind Bendel jauzi batez altxatu eta telefono kabina batera joan zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.
Jauzi batez ateratzen naiz ohetik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 137. orr.
Jauzi batez igo zen Txitxikov kalesara. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.
-Gelditu! -esan zion Platonovek gidariari, eta jauzi batez jaitsi zen kalesatik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.
Katagorriz betetako lorategira jauzi batez sartzea erraza ematen du. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.
Noizean behin perka batek jauzi egiten zuen, eta plast erortzen zen berriz uretara. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.
Baina zakur batek katua ikusi, eta, jauzi eginez, katua akabatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 207. orr.
Zalditik jauzi egin zuen, aiztoa eskuan zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.
Ibaira jauzi egin eta desagertu egin zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.
Lepora egin zidan jauzi, eta ezpainetan musukatu ninduen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.
Jauzi egin nion eta musuz estali haren aurpegia, lepoa, belarriak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.
Pozez ia eroturik egin zuen jauzi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Egoera negargarrian jauzi egina zen jausgailuz, hegazkina lasterren zihoanean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.
Bihotzak jauzi egin zion bortizki. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 55. orr.
Gaur, denak argi: hautu bat egitea, arriskatzea zen, libertatearen mugagabetasunean jauzi egitea. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 65. orr.
Burura etorri zitzaion, bere memoriaren zulotik jauzi eginda bezala, Prince Ruperteko ospitalean Corgean doktoreak esana: […]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Animaliak bezala, poesiak ezkututik jauzi egiten du, eta jokoa hasten da haren eta zure artean, borroka, jazarpena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.
Gero, goreneko mailara jauzi egiten kosta egiten zaie. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 53. orr.
· Hark jauzi bat egin zuen atzera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 82. orr.
Errekastoak jauzi bat egiten zuen, putzu ilun batera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 74. orr.
Jauzi bat egingo dut, bada, denboran aurrera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.
Jauzi txikiak eginez zihoan espaloitik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 294. orr.
Bere solasak gora-behera haundiak ditu tonuan eta jauzi harrigarriak egiten ditu hitz batetik bestera. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 34. orr.
Jauzi bitxi arin bat eginez, autoraino gidatu ninduen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.
Charlesek harriak jaurti eta jauzi eginarazten zien. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 169. orr.
Gero, titulu berri bila abiatu behar izan nuenean, idatzitakoa berrirakurri nuen eta, sinbolismo bila, liburutik jauzi eginaraz zezakeen zerbaiten bila, the deep blue lake, the deep blue book... irakurri nuen, eta berdintasun horrek […] eskura jarri zidan titulua. Berria - Kultura 2004-02-07
-Hara nor dugun hemen! -ahots ozen trumoitsuak jauzi eragin zidan aulki gainean- Nor eta gure mutiko jokalaria! Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 48. orr.
Ez ditu zomorro batek izutzen pertsonak leihotik behera jauzi eragiteraino, kolerak eragiten du hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.
Itsasgora genuen, moilara jauzi eraginda atera zituzten atxilotu haiek denak Manzisidor buzoaren biltegi aitzinean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
Luzera jauzian Atenaserako txartela lortu zuen atzo, AEBetako sailkapen probetan 7,11 metroko jauzia eginez. Berria - Kirola 2004-07-17
Bost proba ziren: stadion, luzera jauzia, disko jaurtiketa, xabalina eta borroka. Berria - Kirola 2004-08-10
Emakumezkoetan, Maria Bolikovak (60 metrokoan), Natalia Nazarovak (400 metrokoan), Olga Kotliarovak (800 metrokoan), Jelena Sobolevak (1.500 metrokoan), Lilia Shobukhovak (3.000 metrokoan), Jelena Isinbaievak (pertika jauzian), Tatiana Kotovak (luzera jauzian). Berria - Kirola 2006-03-10
Perla Bustamante mexikarra luzera jauziko munduko marka ontzen saiatuko da (3,49 metro). herria¬
Pertika eta luzera jauzian nagusitu zen. Berria - Kirola 2006-02-07
Luzera jauzian brontzea lortu zuen, 6,14ko jauziarekin. Berria - Kirola 2006-02-28
-Johnson-ek irabazi du luzera-jauzia -esan zion hiru ordu geroago Marcosi, etxera ailegatu zenean. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 72. orr.
Naroa Agirre seigarren izan da pertika jauziko finalean. Berria - Kirola 2006-03-12
Pertika jauzia konplexua da, gutxieneko teknika bat behar da eta jauzi txarra emanez gero min hartu daiteke. Berria - Kirola 2004-07-31
Emakumezkoetan, Maria Bolikovak (60 metrokoan), Natalia Nazarovak (400 metrokoan), Olga Kotliarovak (800 metrokoan), Jelena Sobolevak (1.500 metrokoan), Lilia Shobukhovak (3.000 metrokoan), Jelena Isinbaievak (pertika jauzian), Tatiana Kotovak (luzera jauzian). Berria - Kirola 2006-03-10
Isinbayevak 4.86ko jauzia egin zuen pertika jauzian, eta munduko errekorra hobetu. Berria - Kirola 2004-03-07
Urrezko domina irabazi du pertika jauzian. Berria - Kirola 2006-03-14
Munduko bi marka ondu ziren: Stacy Dragila estatubatuarrak pertika jauzian (4,83 metro) lortu zuen, eta Kenenisa Bekele etiopiarrak 10.000 metrokoan (26:20.32). Berria - Kirola 2004-06-10
3.000 metro oztopoetako eta pertika jauziko errekorrak hobetu dira Bruselan. Berria - Kirola 2004-09-05
Ur-jauzi hotzak mahuketatik behera erortzen zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.
Ur-turrustak, deabruzko ur-jauziak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.
Komuneko ur-jauziak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.
Ur-jauzi burrunbatsuetako ur-hauts betierekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.
Ur-jauzi burrunbatsuaren abarrotsak berriz bete-betean hartu ninduen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 17. orr.
Eta berriz ere burua urperatu zidaten, ur berde esmeralda haietara jausten zen ur-jauzi erraldoiaren uhertasunaren zurrunbiloak gorputzari barrura tiraka-tiraka, putzuaren sakoneraino eraman ninduen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 13. orr.
Ur-jauzi apartsuen ondorengo ubera bi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 290. orr.
Europako ur jauzirik haundiena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.
[Ontziak] bai itsas zabalekoak, bai Nilo ibaian barrena joango direnak, lehenengo ur-jauziraino, eta bai hondoa laua dutenak, hiri inguruko zingiretarako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Iguazuko Deabruaren Eztarria ur-jauziaren aurrean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 65. orr.
Niagarako ur-jauzi indartsuak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.
bihotzak jauzi egin (10); dantza jauzi (12); egin du jauzi (14); egin zuen jauzi (39); egiten zuen jauzi (8); gainera jauzi egin (16); gainetik jauzi egin (10); ibaira jauzi egin (4); jauzi bat egin (20); jauzi bat eman (9); jauzi batez (95); jauzi batez altxatu (7); jauzi batez igo (10); jauzi batez jaiki (7); jauzi batez jaitsi (8); jauzi batez zutitu (11); jauzi egin (341); jauzi egin zuen (79); jauzi eginda (7); jauzi eginez (43); jauzi egingo (18); jauzi eginik (11); jauzi egitea (30); jauzi egitean (6); jauzi egiteko (72); jauzi egiten (81); jauzi egitera (7); jauzi handi (7); jauzi handi bat (5); jauzi handia (34); jauzi handia egin (8); jauzi handia eman (4); jauzi handia emango (4); jauzi hirukoitza (9); jauzi hirukoitzean (7); jauzi hirukoitzeko (4); jauzi itzela (4); jauzi kualitatibo (13); jauzi kualitatibo bat (6); jauzi kualitatiboa (31); jauzi kualitatiboa eman (10); jauzi kualitatiboak (4); jauzi politikoa (5); jauzi txiki (20); jauzi txiki bat (14); jauzi txikiak (14); jauzi txikiak eginez (6); jauzi txikiak egiten (5); leihotik jauzi egin (5); ohetik jauzi egin (8); salto eta jauzi (6); ur jauzi (35); ur jauzi baten (4); uretara jauzi egin (6)
; altuera jauzia (5); gorako jauzia (9); jauzia egin (41); jauzia egin zuen (16); jauzia egitea (5); jauzia egiteko (13); jauzia egiten (7); jauzia emak (7); jauzia eman (36); jauzia ematea (6); jauzia emateko (8); jauzia ematen (4); jauzia handia (4); jauzia izan (5); jauzia izan zen (4); luzera jauzia (9); metroko jauzia (13); pertika jauzia (8); sekulako jauzia (9); su jauzia (5); ur jauzia (4)
dantza jauziak (16); eski jauziak (8); euskal jauziak (5); jauziak eginez (6); jauziak egiten (5); ur jauziak (6)
gorako jauzian (6); luzera jauzian (13); pertika jauzian (11)
ur jauziaren (6)
ur jauzien (5)
altuera jauziko (4); gorako jauziko (12); jauziko finalean (15); jauziko finalean gailendu (9); pertika jauziko (19); pertika jauziko finalean (12)